2. DBH

2.DBH-KO matrikula baieztatzea

Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta ordaintzeko kopuruak

GARRANTZITSUA

Matrikula egiterakoan, jarraian adierazten den dokumentazio guztia entregatu behar da. Inprimagailurik ez baduzu, beharrezko dokumentu guztiak aldez aurretik eskura egongo dira zentroko atezaindegian.

1. Ikaslearen NAN-Fotokopia

2. Ikaslearen irudia erabiltzeko baimen-orria

Delegaritza. Irudiak hartu eta erabiltzeko baimena 21-22.pdf


3. Ikasleak jarduera osagarrietako irteteko baimen-orria

Jarduera Osagarrietan parte hartzeko baimena.pdf

4. Ikastetxearen kontu korrontean egindako diru-sarreraren frogagiria ematea, zeinek ikasle bakoitzak, matrikula baieztatzeko unean, egin beharreko diru-ekarpenari dagokion.


DBH-ko 2. maila

Gastu orokorrak: 32 €

Liburu solidarioa: 45

Guztira: 77

Kutxabank ES61 2095 0611 0132 0057 1296


Jantokia. Eskatu nahi duen ikaslearentzat

5. Jantokirako orria beteta.

EU_JANTOKIRAKO IZENA EMATEA.pdf

Guraso Elkarteko kide izateko orria (borondatezkoa)

6. Ikastetxeko Guraso Elkartearen (IGE) kide egiteko Kutxabanken egindako diru-sarreraren frogagiria ematea. Elkartearen kuota (12)*

KUTXABANK ES63 2095 0222 8238 0096 3585

* Adi! Familia bakoitzak sartu beharreko kuota 12 €-koa izango da, banku-tranferentzia baten bidez eginez gero. Baina, 14 €-koa izan daiteke lehiatilan eginez gero, KutxaBankek kobratzen duen komisioengatik.

2021-2022 carta asociarse ampa.pdf

7. Ingeles ikastaro-orria beteta. (Eskolaz kanpoko jarduera)

(borondatezkoa)

Ingeles ziurtagiak ateratzeko ikastaroak.pdf

8. EAEtik kanpo datorren ikaslearentzat. Espediente akademikoa

9. Hartu hitzordua eskuragarri dauden edozein egitegitan dokumentazio guztia aurkezteko (2021eko ekainaren 21etik uztailaren 6ra arte )

Not seeing anything above? Reauthenticate

Not seeing anything above? Reauthenticate

Familia agurgarri horiek:

* Matrikula egiterakoan, IES Ibarrekolanda BHIko OOGek onarturiko erabakiaren arabera (2019eko apirilaren 4koa), gure ikastetxeko ikasle bakoitzak 32 €-ko ordainketa egin beharko du hainbat gastu orokorretarako. Diru kopuru horretan, besteak beste, honakoak sartzen dira: agenda, ikastetxearen antolamendu-gida, fotokopiak eta bestelako material didaktikoak, eta gure ikastetxeko ikasle guztiek parte hartzera bideratutako hainbat jarduera osagarri eta hezkuntzakoak.

* DBHko 1. zikloko ikasleentzako material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko programa (aintzineko liburu solidario programa) dela eta, DBHko 1. zikloko ikasle bakoitzak honako diru kopurua ordaindu beharko du ere, bere ikasmailaren arabera:

- DBHko 2. mailako ikaslea, 45 €.

Programa honi uko egiteko prozedura:

DBHko 1. zikloko ikasleren batek ez badu parte hartu nahi programa honetan, haren legezko ordezkariak ikastetxeari jakinarazi beharko dio. Horretarako, uko egiteko eredua (eranskina) bete eta ikastetxean entregatu beharko du.

Edozein argibidetarako Institutuarekin harremanetan jarri ahal zarete.

Adeitasunez,

Zuzendaria

* Oharra. Neurri honen bidez, ikastetxeak lortu nahi duena zera da: irakasleak, ikasturtean zehar, etengabe dirurik eskatzen ez ibiltzea materialen prestakuntzan sortzen ohi diren zenbait gasturentzat hala nola gelan, maiz, erabiltzen ohi den zenbait material generikorentzat.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko eskola publikoetako LHko eta DBHko ikasleentzako ikasmaterialen Programari buruzkoa (Liburu solidarioa).

Programan parte hartzen duen DBHko 1. mailako ikasle bakoitzak 41 € jarri beharko ditu 2021/22 ikasturterako, aurrez aipatutako Ebazpenak, 2020ko uztailaren 10koa, esaten duenaren arabera.

Programan parte hartzen duen DBHko 2. mailako ikasle bakoitzak 45 € jarri beharko ditu 2021/22 ikasturterako, aurrez aipatutako Ebazpenak, 2020ko uztailaren 10koa, ezartzen duenaren arabera.

Diru kopuru hau Ikastetxeak duen banku-kontu honetan sartuko da:

KUTXABANK ES61 2095 0611 0132 0057 1296

Diru sartzearen egiaztagiria aurkeztuko da gainerako dokumentazioarekin matrikula egitean.

Programa honi uko egiteko prozedura:

DBHko 1. zikloko ikasleren batek ez badu parte hartu nahi programa honetan, haren legezko ordezkariak ikastetxeari jakinarazi beharko dio. Horretarako, Ebazpen honen eranskina bete eta ikastetxean entregatu beharko du, 2021ko uztailaren 30ean baino lehen.

LABURPENA

DBH 21-22. Formularioak (matrikula).pdf