LINK WEB HEZKUNTZA
Proba espezifikoaren egitura
Sarrera zikloetara hiru modu desberdinetan egin daiteke:
Zuzeneko sarbidea
Proba espezifikoaren bidezko sarrera
Proba orokorra + espezifikoa bidezko sarrera
Plaza banaketa hauen arabera ezartzen da:
%60 Sarrera zuzenean
%40 Proben bidezko sarrera
%5 desgaitasun duten pertsonentzat eta gizartean inklusioa (desgaitasunaren gutxieneko %33 egiaztatu behar da)
%5 kirolari maila altukoentzat.
Plaza kopurua 15ekin mugatuta dago
Sarrerako baremoa ikaslearen espedienteko kalifikazioetan oinarritzen da (plazen esleipena eta onarpenaren ordena kontsultatu ahal izango da informazio dokumentuan, gehiago jakiteko).
Titulazio hauetakoren bat izatea:
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikariaren Titulua
Egin nahi diren irakaskuntzekin lotutako lanbide-arlo bateko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari-titulua, edo titulu baliokide deklaratua.
Batxiler-titulua, arteen modalitatea, edo Batxilergo artistiko esperimentala.
Arte Plastikoetako goi-mailako titulua eta Diseinuko goi-mailako titulua, espezialitate guztietan, edo baliokidetzat jotako tituluak.
Kultura Ondasunak Kontserbatu eta Zaharberritzeko goi-mailako titulua, espezialitate guztietan.
Arte Ederretako Lizentziatura.
Arkitektura.
Industria Diseinuko Ingeniaritza Teknikoa.
Edo baldintza hau betetzen dutela egiaztatzen dutenek:
Gutxienez urtebeteko lan-esperientzia izatea, eskuratu nahi den erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloko lanbide-gaitasunekin zuzenean lotuta.
Batxilergo titulua.
Arte Plastikoen eta Diseinuaren Goi Mailako Teknikariaren titulua.
Arte Aplikatuen eta Ofizio Artistikoen Graduatuaren titulua (1963ko ikasketa plana edo esperimentaleko plana).
Formazio Profesionaleko Goi Mailako Teknikariaren titulua edo Tekniko Espezialista.
Unibertsitate titulua edo baliokidea.
Aurrekoen batekin ikasketa akademikoen aldetik baliokideak diren ikasketak.
Arte Plastikoen eta Diseinuaren Ikasketen Profesionalen Sarrerako betekizunak ordezkatzen dituen heldutasun-proba gainditua.
Formazio Profesionaleko Goi Mailako Ziklora Sarrerako proba komuna gainditua.
25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditua.
DEIALDIEN DATAK
Ohiko deialdia:
Izena emateko epea eta, hala badagokio, sarrera-proba espezifikoetarako dokumentazioa aurkezteko epea: 2026ko maiatzaren 1etik 15era, 13:00ak arte IKASGUNEAN.
Proba egiteko eguna eta lekua: 2026ko maiatzaren 23an, 14:30tan, EASD ID arte AGDE Zentroan (Portal de Betoño, 23 Vitoria-Gasteiz).
Behin-behineko kalifikazioak: 2026ko ekainaren 3an, 11:00tik aurrera (ASD ID arte AGDEko webgunean).
Behin-betiko kalifikazioak: 2026ko ekainaren 5an, 11:00tik aurrera (ASD ID arte AGDEko webgunean).
Ezohiko deialdia:
Izena emateko epea eta, hala badagokio, sarrera-proba espezifikoetarako dokumentazioa aurkezteko epea: 2026ko ekainaren 11tik 18ra, 13:00ak arte IKASGUNEAN.
Proba egiteko data eta lekua: 2026ko ekainaren 25an, 09:00etan, EASD ID arte AGDE Zentroan (Portal de Betoño, 23 Vitoria-Gasteiz).
Behin-behineko kalifikazioak: 2026ko uztailaren 1ean, 11:00tik aurrera.
Behin-betiko kalifikazioak: 2026ko uztailaren 3an, 13:00tatik aurrera.
Beharrezko dokumentuak:
Identitatea egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia (NAN, gidabaimena, egoitza baimena).
Telefonoa: 945 123 395
ONARTZEKO PROZESUA - EPEAK
Deialdi arrunta:
Zentroan onarpen eskaera egiteko epea: 2025ko maiatzaren 1etik ekainaren 8ra, biak barne.
Zentroan onarpen prozesuan onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda: 2025ko ekainaren 10an, 11:00etan.
Erreklamazioak egiteko epea: 2025ko ekainaren 11tik 12ra.
Zentroan onarpen prozesuan onartutako pertsonen behin betiko zerrenda: 2025ko ekainaren 12an, 11:00etan.
Aparteko deialdi:
Zentroan onarpen eskaera egiteko epea: 2025ko ekainaren 16tik uztailaren 7ra, biak barne. (11:00ak arte)
Zentroan onarpen prozesuan onartutako pertsonen behib-behineko zerrenda: 2025ko uztailaren 8an, 11:00etan.
Erreklamazioak egiteko epea: 2025ko uztailaren 9tik 10ra.
Zentroan onarpen prozesuan onartutako pertsonen behin betiko zerrenda: 2025ko uztailaren 10an, 11:00etan.
Zerrenda guztiak EASD ID-arte AGDE zentroaren webgunean egongo dira eskuragarri.
MATRIKULAZIOA
OHIKO ALDIA
Lehenengo fasea: 2025ko ekainaren 12tik 17ra, biak barne.
Bigarren fasea: 2025ko ekainaren 19tik 20era, biak barne.
APARTEKO ALDIA
Onartutako pertsonak: 2025ko uztailaren 10etik 14ra, biak barne.
Plazak libre: 2025ko uztailaren 15tik 18ra.
Izena emateko, matrikulazioak eta beste kudeaketa batzuk egiteko, Ikasgunea plataforman izena eman behar da.