EZKUTUKOAK

HIDDEN FIGURES filma Katherine Johnson

Katherine Johnson, 1918-ko abuztuaren 26-an White Sulphur Springs-en jaio eta 2020-ko otsailaren 24ean Virginia Newport News-en 101 urterekin hil zen NASAko fisikaria izan zen. Zientzialari hau, 15 urterekin West Virginia Estate Universitatean sartu zen matematika eta frantsesa ikasteko, 18 urterekin bukatuz. Ondoren, 1939an, 20 urterekin, matematikako graduondoko bat ikasten hasi zen baina, urte bat geroago, utzi egin behar izan zuen haurdun gelditu zelako eta bere bizia familiarengan zentratu nahi izan zuelako.

Txikitatik oso argia izan zen eta bere gurasoek asko lagundu zioten. Estatuz aldatu ziren pertsona arrazializatuentzako eskola batera joan ahal izateko. Unibertsitatetik atera eta 1939an James Francis Goblerekin ezkondu zen. NASAn lanean hasi zen. Hiru ume izan zituen eta urte batzutara bere senarra hil zen. Ondorioz, hauek zaintzen zituen bitartean NASAn lan egiten zuen. 1959an A. Johnson tenientearekin ezkondu zen eta bere karrera jarraitu zuen. Alpha Kappah Alpha emakume elkarteko kidea izan zen. Hainbat sari irabazi zituen bere bizitzan zehar. Hala nola, 2015ean Obamak askatasunaren domina presidentziala eman zion.

Gerra hotza gertatzen ari zen bitartean, NASAn lan zuen, 1947-tik 1991-ra iraun baitzuen bertan. Errusia eta Estatu Batuen artean lehia zuten, ia nor lehenago helduko espaziora, edo nork izan aurrerapen teknologiko hoberenak, horrela boterea nork izango zuen argi uzteko. Zoritxarrez, Estatu Batuetan arraza-segregazioa zegoen eta baita matxismo handia ere. Karherine Johnson emakume afroamerikarra zen eta lan egiteko baliabide eskas eta txarrak zituen, izan ere, 1964 arte ez zen segregazioa debekatu.

1953an NASAko Nabigazio Departamentuan sartu zen, Dorothy Vaughanek zeraman West Area Computer sekzioan. Gero Langley Flight Research Division orientazio eta kontrolera bidali zuten. Gizon zuriek osatzen zuten hau eta bertan ez zen bere lana baloratzen. Johnson eta beste emakume beltzak behartuak ziren lana, janaria eta komunak banatuta izatera azalaren koloreagatik.

Beranduago, 1961ean espaziontzien kontrolean lan egin zuen Alan Shepard-en bidaia espazialaren ibilbidea kalkulatuz, espaziora bidaiatu zuen lehen Estatu Batuarrarena, hain zuzen. Urte berean kalkuluak egin zituen Mercury proiektuan.

Bestalde, Apolo 11ren ilargira ibilbidea kalkulatu zuen. Gero 1970ean Apolo 13aren misioan lan egin zuen.