EZKUTUKOAK

HIDDEN FIGURES filma

HIDDEN FIGURES filma

  • DATU TEKNIKOAK:

Urtea: 2016

Zuzendaria: Theodore Melfi

Iraupena:127 minutu

Pertsonaia esanguratsuenak: Taraji Penda Henson (Katherine Johnson),Octavia Spencer (Dorothy Vaughan), Janelle Monáe (Mary Jackson), Kevin Costner (Al Harrison).


  • SINOPSIA:

Hirurogeiko hamarkadaren hasieran, NASAn lan egin zuten hiru emakume zientzialari afroamerikarren istorioa kontatzen du filmak (karrera espazial betean sovietarren aurka, eta baita estatubatuar beltzen eskubide zibilen aldeko borrokaren erdian ere) astronauta orbitan jartzeko asmo handiko proiektuan parte hartzeko.


  • SARIAK ETA NOMINAZIOAK:

Oscarretara nominatuta 3 aldiz, (pelikularik onena, emukemezko aktorerik onena eta moldatutako gidoirik onena), 3 aldiz nominatuta Zinematografia Kritika sarietara (emakumezko aktorerik onena, gidoirik onena eta aktore talderik onena) aktore talderik onenari saria irabazi zuen. Beste hainbat saritara nominatuta izateaz gain, beste bi sari gehiago irabazi zituzten, biak aktore talderik onenenari.


  • DATU INTERESGARRIAK, BITXIKERIAK:

Pelikulako aktore taldeak Obamarekin bilera bat izan zuen landutako gaiengaitik.

223.000.000 dolar irabazi zituzten, aurrekontua, horren bederatzirena izanda.

Testuinguru soziopolitikoa

  • SEGREGAZIO GARAIA AEBetan:

1954-1965 artean izan zen. Nueva York, Boston, Detroit, Chicago eta Los Angelesen izan zen bereizgarriena. Adibidez hiri guztia bereizita zegoen "kolore" bakoitzeko pertsonentzat, adibidez, lau komun mota: emakume zurientzako, emakume beltzentzako, gizon zurientzako eta gizon beltzentzako. Hortaz gain hainbat lekutan ere bereizgarria zen: autobusean beltzak atzeko jarlekuetan, iturri ezberdinak...


  • ESPAZIOKO LEHIA:

Gerra hotzeko garaietan gertatu zen, Sobietar Batasun eta Estatu Batuen artean eta hau bien aldetik indar erakusketa bat izan zen. Lehen satelitea espazioan eta lehen bizidun eta gizakiak, Sobietar Batasunak bidali bazituen ere, espazioko lehia AEB-ek irabazi zuten ilargira heltzen lehenak izan zirelako.


  • EMAKUMEAK STEM ARLOETAN:

Emakumeek zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematiketako arloetan ez zuten prestigorik, adibidez, ikasketa gehiago izanda ere errekonozimendu eta soldata txikiagoa zuten.


Protagonistak