Search this site
Embedded Files
CEIP IBAIONDO HLHI
  • lehena
    • IKASTETXEA
    • ZERBITZUAK
      • JANTOKIA
      • AUTOBUSA
    • ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA
    • KONTAKTUA
    • FAMILIEN GUNEA
    • BATZORDEAK
      • Elkarbizitza
      • Baratza
    • GUNE PRIBATUA
      • ARGAZKIAK ETA BIDEOAK
      • ESKOLAKO DOKUMENTUAK
      • OHARRAK
    • AURREMATRIKULA
    • IRAKASLEAK
    • METODOLOGIA
CEIP IBAIONDO HLHI

ES

Ibaiondo Ikastetxe Publikoaren ibilbidea 2003an hasi zen, Gasteizko Pio Baroja zen ikastetxean. Geroago, 2006ko irailean gaur egungo helbidean kokatu egin zen, Tarragona kalea 9. Gaur egun 2 urtetik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko ikasleak daude matrikulatuta.

Ibaiondo ikastetxea D eredukoa, plurala, laikoa, hezkidetzailea eta publikoa da, eta ikastetxeko gurasoen laguntzarekin, ikasleen prestakuntza integrala bultzatzea du helburu.

  •  D eredukoa: Euskara du komunikazio-hizkuntza, eta etapa honen amaieran ikasle elebidunak lortzea du helburu.  

  •  Plurala: Aniztasunetik abiatuta, eskola inklusibo bat bultzatzen dugu, pertsona irekiak, kritikoak eta autonomoak prestatzeko.

  •  Laikoa: Sinismen, iritzi eta ideia guztiak errespetatzen eta balioesten dituena, lankidetza- eta errespetu-jarrerak eta -ohiturak lortzeko lan eginez

  •  Hezkidetzailea: berdintasunean oinarritutako eskola, sexuen arteko desberdintasuna onartuz baina estereotipoak gaindituz.

  • Publikoa:

-         Doakoa.

-         Hezkuntza-sektore guztien parte-hartzea bermatzen du.

Ibaiondo Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea da. Ikasleak bi urteko gelan hasi ahal dira eta Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte jarraitu.

Bigarren Hezkuntza egiteko, gure ikastetxeari  Lakua institutua dagokio.

CEIP IBAIONDO HLHITarragona kalea 9   01010 Vitoria-GasteizTfnoa.: 945 187 016ibaiondo@ibaiondoikastola.com   https://sites.google.com/ibaiondoikastola.com/ibaiondoeskola/lehena
Report abuse
Report abuse