IBAIBEKO ARTE MUSEOA 2022-2023

Solasaldi artistikoak

Urtero bezala, solasaldi artistikoetan, artista klasikoak landuko dira, ikasleek gure historiaren artista garrantzitsuenak ikas dezaten.

Aurten, Vincent Van Gogh, Berthe Morisot   eta Eduardo Chillidari buruzko solasaldiak egingo dira, beraren bizitza eta lanak aztertzeko.

Museoa

Webgune honen bidez museo digitala ikusgai izango duzue.

Hiruhilabete bakoitzean ibaibetarrok landutako lan ezberdinak behatu ahal izateko.

Vincent Van Gogh

1.hiruhilabetean Vincent Van Gogh landu egin da. Artista honen artelanak paisaia, natura hil, erretratu eta auto-erretratuek osatzen dute, kolore indartsu eta pintzelkada adierazgarri zein oldarkorrengatik bereiziak, gerora arte modernoaren oinarri izan zirenak. 

Klikatu hemen, ibaibetarrok egindako lanak eta bere informazio gehiago izateko.

Berthe Morisot

2.hiruhilabetean Berthe Morisot landu egin da. Emakume burgesa izan arren, artista izatea erabaki zuen. Laister, teknika inpresionista menperatu zuen eta, kuadro txikietan, paisaiak margotzen hasi zen. Maneten eragina nabarmena izan zen artista ezagutu ondorengo hamarkada oso batean.

Klikatu hemen, ibaibetarrok egindako lanak eta bere informazio gehiago izateko.

Eduardo Chillida

3.hiruhilabetean Eduardo chillida landu egin da. Euskal herritar eskultore famatuena dugna. Haren lan ezagunenetariko bat Donostian dagoen Haizearen orrazia da. Txillidaren lanak dira, orobat, Gipuzkoa Donostia Kutxaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Udako Euskal Unibertsitatearen logotipoak, besteak beste.

Klikatu hemen, ibaibetarrok egindako lanak eta bere informazio gehiago izateko.