Kabiagunea

Kabiagunea topagune bat izan nahi du, birtuala, bere izaeragatik baina historikoa, dinamikoa eta erreala bere funtzioagatik. Historikoa, 2015-16an formalki abiatu genuen Kabia Proiektu integralaren baitan ekoiztutako proiektu eta materialen biltegi partekatu bat izan nahi duelako; dinamikoa, biltegi hori eguneratuta mantenu nahi dugulako eta prozesuaren bilakaerarekin aldatzen joango delako; eta azkenik, erreala, eraikin batean zein bestean lana egiten dugunon artean komunikazio zubi eraginkorra izateko jaio delako.

Kabia proiektuaren xede orokorra ikasle eta hiritar autonomoak, beren ikaste prozesuaren jabe, autoebaluatzeko gai, hobekuntzara orientatuak, taldean lanerako trebatuak, balio estetikoekiko sentsibleak, ekintzaileak eta ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan jasota ditugun beste balio eta asmoak (hezkidetza, eleaniztasuna, inklusibitatea…) bereak egingo dituzten ikasleak eta hiritarrak hezitzea da.

Gaitasun horiek garatzeko ikasleari protagonismoa ematen dioten metodologietan oinarritu beharko dugu gure lana. Hauek dira proiektuan definitu ditugun ildo nagusiak: metodologia aktiboak, lan kooperatiboa, pentsamenduaren kultura, ebaluazioa, IKT-ak eta ikasketa inguruneak.

KABIA PROIEKTU INTEGRALA (2015-18)_AURKEZTUTAKO PROIEKTUAK 3 IKASTURTEETAN

Kabia Proiektua_Hernani BHI_2017-18

KABIA 2017-18

Kabia Proiektua_Hernani BHI_2016-17_02 bertsioa

KABIA 2016-17

Kabia Proiektua_Hernani BHI_02 bertsioa

KABIA_2015-16

Kabia Proiektua_Hernani BHI-klaustroa

KABIA_MAIATZAK 2015_KLAUSTROA

KABIA PROIEKTU INTEGRALA (2015-18)_MEMORIAK

Kabia_memoria_2017-18_azkena .pdf

KABIA MEMORIA_2017-18

Kabia_memoria_2016-17

KABIA MEMORIA_2016-17

Kabia_memoria (1).pdf

KABIA MEMORIA_2015-16