12 mahai daude eta ikasleek finkaturik dute zein mahaian esertzen diren. Paretetako orrietan adierazita daude mahai bakoitzeko ikasleen izenak.
Orri horietan ere egun bakoitzeko ardurak adierazita daude.
Zerbitzatzen eta jasotzen laguntzeko ardurak dira ikasleek txandaka dituztenak.
ZERBITZUAREN DESKRIBAPENA:
Asteazken eta ostiraletan txanda bakarra dago. Astelehen, astearte eta ostegunetan 2 txanda antolatzen dira:
Zerbitzua 12:10ean hasten da -> 1. txanda sartzen denerako 1. platera zerbitzatuta dago.
Ikasleek 1. platera jasotzen eta 2. platera zerbitzaten laguntzen dute (platerak mahaira eramaten)
2. platera zerbitzatu ondoren postrea uzten da mahaian.
txanda bukatu ondoren -> 2. txandarako prestatzen da jangela eta 1. platera zerbitzatuta dagoenean ikasleak sartzen dira.
Gainontzekoa 1. txandan bezala.
Txanda bateko ikasleak barruan dauden bitartean, besteak patioan daude.