(2023-09-20, asteazkena)
Gaurkoan autobusak Aintzira beltzeko parkinean utzi gaitu, Laguna Negra – Urbion gaina eta Castroviejo arteko ibilbidea egiteko. Ibiltzen goizeko 8:30ean hasi gara, gaur ere eguraldi ederraz gozatuz. Aintzira Beltza arteko ibilbidea ederra izan da, errekaren ertzetik, pago eta pinudi artetik. Han pasarela ederra daukate jarrita aintziraz gozatzeko. Handik aurrera dena gorantz, Laguna Helada pasa dugu; gero Llanos De La Sierra eta Duero iturburuaren ondotik Urbion tontorrera (inguruko altuena). Hortik gainez gain, Peñas Claras eta Canperon gainak. Beherako bidean pinudi mardul artetik, Peñas Blancas parkina pasa eta Castroviejo parajera iritsi gara. Hemen begiratoki ederra dago, inguruko mailoaz gozatzeko. Ondoren autobusaz Vinuesara, hotelera.
Ibilbidea eta denborak:
Aintzira Beltza, parkina (hasiera) (1.600 m), Aintzira Beltza (1.740 m; 1,8 km; 0:50), Aintzira Izoztua (1.990 m; 3,1 km; 1:45), Urbion gaina (2.225 m; 6,8 km; 3:15), Peñas Claras (2.180 m; 7,8 km; 3:40), Canperon gaina (2.100 m; 8,5 km; 4:00); Peñas Blancas parkina (1.770 m; 11,5 km; 4:45), Castroviejo (bukaera) (1.530 m; 15,8 km; 5:30).
Desnibel metatua: Igoeratan: 840 m; Jaitsieratan: 860 m.
Aireko bista
Mapa
Profila
Laguna Negra
Taldea Laguna Negra ondoan
Laguna Negra-tik Laguna Helada-ra igotzen.
Urbion aldera mendia zeharkatzen, Laguna Helada atzean utzita.
Taldea Urbion gailurraren azpian.
Harkaitz ikusgarrien artean Urbion-era igotzen.
Urbion gailurra eta inguruko aintzirak.
Castroviejo. Begiratoki eta harri eta harkaitz berezien parkea.
Bideoa
Estekak