Asteazkena, abuztuak 21; ibilbidea Riaño-Mura tontorra –Riaño.
Gaurkoan, autobusaren geldialdia dela-eta, Riaño inguruetan zehar egin dugu ibilaldia. Irteera goizeko zortzietan egin dugu, gosaldu ondoren. Zortzi bat km pistan eta basoan zehar egin ondoren, garbira irten eta Mura tontorrera iritsi gara 10. km-an; 2.011 m-ko mendia da.. Gaur eguraldiaz gozatu dugu eta ikuspegi ederra eskaini digu mendi honek (Riaño inguruko mendiak, Palentziakoak eta I-an “Europako mendien (Picos de Europa)“ mendikate guztia. Itzulia bide berdina jarraituz egin dugu eta Riañoko kanpinean bazkaldu dugu arratsaldeko hiruretan. Ondoren hotelera atseden hartzera.
Mapa
Profila
Riañotik abiatuta
Riaño lainopean
Los Casares pasata
Taldea Muroko gailurrean
Las Vallejas inguruetan
Riaño
Estekak