(2022-09-21, asteazkena)
Goizeko zortzietan irten gara Llanesetik 44 gizon-emakume eguraldi atseginaz gozatuz. San Pedro paseoan eguzki irteera ederra izan dugu; gero Pooko hondartza gainetik pasa, San Martin, Celorio, Borizu, Barro (hondartza eta herria), Torando eta Torimbia igaro, Castillo gainera igo eta Bedonera jaitsi gara, handik Villahormes herrian bukatzeko. Hor bazkaldu eta ondoren barruko hondartza bat (Gulpiyurikoa) ikusi dugu, autobusez hotelera joan aurretik.
Ibilbidea eta denborak:
Llanes, hasiera (7 m), bus aparkalekua (22 m; 2 km; 0:36), La Playina hondartzaren gainetik (40 m; 2,5 km; 0:43), Poo hondartza (16 m; 4,75 km; 1:21), El Portillo hondartza (12 m; 7 km; 1:52), San Salbador eliza (7 m; 8,8 km; 2:19), Borizu hondartza (11 m; 9,5 km; 2:30), Barro hondartza (5 m; 11,1 km; 3:17), Castillo gaina (104 m; 15,3 km; 4:22), Gaina (133 m; 16,1 km; 4:40), San Antolin de Bedon monasterioa (16 m; 18 km; 5:27), Bedon hondartza (17 m; 18,7 km; 5:35), Villahormes, bukaera(37 m; 21,8 km; 5:53).
Desnibel metatua: igoeratan: 526 m; jaitsieratan: 496 m
Mapa
Profila
Aireko bista
Egunsentia Llanesen.
Llanesko itsas labarretatik abiatzen
Itsas labarretatik Póo auzo aldera abiatzen
Celoriuko hondartza
Barrotik Niembru aldera kostaldeko paisaiaz gozatuz.
Torimbia hondartza eta ingurua
Talde osoa San Antolin hondartzan.
Estekak