(2023-08-25, ostirala)
Gaur autobusak, Brañoseratik gora, La Collada aparkalekuan utzi gaitu. Goizeko 8:45ean irten gara 24 emakume eta gizon ibilaldia egitera. Ordubetean Peña Rubiako gainean ginen, 350 bat metroko igoera egin ondoren. Handik aurrerakoa lasaiagoa izan da, gainez gain, eta gero, “Camino de la guerra” bidean zehar, Sestil tontorrera iritsi eta ibilbide motzagoa egin duen taldearekin juntatu gara. Aurrerantz eginez, Valdecebollas tontorrera iritsi gara eta hortik aurrera dena beherako bidean izan da: Cueto de Comunales, Pamporquero…
Bitxikeri bezala esan hartz baten aztarnak ikusi ditugula, pistan beheraka goazela nahiko beheran. Bukaeran Brañosera herrira iritsi eta lagunek dena prest zuten bazkaria egiteko eta adiskidetasun ederrean ibilaldiei amaiera emateko.
Ibilbidea eta denborak:
La Collada, hasiera (1.590 m), Peña Rubia (1.932 m; 1,5 km; 0:55), Peña Sestil (2.062 m; 5,7 km; 2:30), Valdecebollas (2.134 m; 7,5 km; 3:17), Cueto Comunales (2.068 m; 8,9 km; 3:52) , Pamporquero (1.810 m; 11,3 km; 4:29), Bidegurutzea (1.601 m; 13,3 km; 4:54), San Bartolome iturria (1.284 m; 16,5 km; 5:40), Brañosera, bukaera (1.231 m; 18,2 km; 6:10).
Desnibel metatua: igoeratan: 693 m; jaitsieratan: 1.115 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Colladadatik abiatzen
Peña Rubiara iristen
Mugarria zutik jartzen
Gerrako bidea deitzen den unera iristen
Mendizaleak Peña Sestilgo gailurrean
Valdecebollas-era bidean
Taldea Valdecebollas gainean
Egonaldiko azken bazkaria Brañoseran
Eta ... bagoaz etxera
Estekak