Ibil-giro onarekin, 2011ko urriaren 4an, asteartea, 46 ibiltarik, Orio eta Donostiaren arteko itsasertza eta badiatxoak zeharkatuz ibili ziren, 2010. urtean hasitako zeharkaldiari amaiera emanez.
Ibilbidea eta denborak:
Orioko hondartza (0 m); IL/GR121tik; Itsaspe baserria (110 m; 2 km; 0:25); Pinuditik; Mutegizar errekastora jaitsi; Erkidira jaitsi; Aiznal Handi badiatxoa (115 m; 3,7 km; 0:50); Plaiandi (145 m; 4 km; 1:25); Belarrez eta sastrakaz estalitako bidetik; Lezkadiko errekara iritsi; Gorantz, Egiluze baserria (180 m; 5,7 km; 2:00); Beherantz egin, Agiti baserria (65 m; 6,8 km; 2:25); Perus jatetxea (110 m; 7,2 km; 2:30); Mendiaren gerritik, Biosalbi badiatxoa (40 m; 10,3 km; 3:25); Asfaltoz eta errepidez, Leku-eder hotela (125 m; 12,3 km; 3:55); Ondarretako hondartza (5 m; 15 km; 4:15).
Desnibel metatua: igoeratan: ~ 375 m; jaitsieratan: ~ 375 m.
Mapa
Oriotik irteten
Plaiandira bidean
Egiluze baserrian
Agitira jaisten
Agitin
Biosalbitik gertu
Zentella zuloa
Donosti Igeldotik