Bergara-Lastur

  BERGARA-LASTUR

Eguraldi onarekin, irailaren 21ean, asteazkena, 41 ibiltarik, hegotik iparreko norabidean, Deba eta Urola haranak bereizten dituen mendilerroan barna ibili ziren, Debako Lastur auzoan bukatzeko. 

Ibilbidea eta denborak: 

Bergara (150 m); Tunel bat igarota, basoan barna, eskailera batzuk igo; Hirutxaboletako lepoa (395 m; 2,4 km; 0:45);Gorantz, Elosua mendatea; Itsumendi gailurra (730 m; 4,8 km; 1:25); Alanbre-hesi baten ondotik jaitsi; Askaburu aisiagunea; IL/PRko zuri-horiak jarraituz;Santutxoko lepoa (610 m; 6,8 km; 1:50); Errepidez Atsobasoko leporaino; Elosumendi ( 880 m; 9,6 km; 2:35); Maurketa lepora jaitsi; Kerexeta lepoa; Pinuditik gorantz; Hirukurutzeta gailurra (900 m; 12 km; 3:20); Iparraldera; Pinudian beherantz; Zarrikoateko lepoa (530; 14,4 km; 4:00); Azkarate mendatea (410 m; 16,2 km; 4:30); Madariaga auzoa (525 m; 18 km; 4:45); Errepidez eta basoan barna; Zementuzko pista; Orendain lepoa (640 m; 23,2 km; 6:20); Arrasto zuri-horiak jarraitu; Larraskandako lepoa (550 m; 23,6 km; Lastur (150 m; 28 km; 7:40). 

Desnibel metatua: igoeratan: ~ 1.275 m; jaitsieratan: ~ 1.275 m. 


Mapa

Bergaratik irteten

Alluitz , Anboto

Hirukurutzetan (899 m)

Lasturren (150 m)