Eguraldi onarekin, irailaren 6an, asteartea, 35 ibiltarik, Nerbioi ibaiaren ertzetik abiatuta, Arratiako haranetik barna ibili ondoren Baltzolako auzoan bukatu zuten.
Ibilbidea eta denborak:
Arrigorriaga (55 m); Ibaiaren eskuinetik, industrigune baten albotik, hodi handi baten ondoko bide txiki bat hartuz; Pistan aurrera mendi-lepo batera iritsi; Handik, gainik-gain, malda gogorrean gorantz; Artanda gailurra (555 m; 3,5 km; 1:15); Jaitsi; San Segismundoren ermita eta atsedentokia (410 m; 5 km; 1:35); Hegoaldeko joeran, pinudian barna, arrasto zuri-gorriei jarraituz; Lepo batera jaitsi; Pagadi eta hariztietatik gorantz; Mandoia gailurra (635 m; 11,7 km; 2:00); Atzera egin; Maldan beherantz; Basoan barna; Arantzazu auzoa (75 m; 17 km; 4:50); Dima herria (100 m; 22 km; 5:50); Bargondia auzoa (290 m; 25 km; 6:30); Baltzola auzoa (450 m; 26 km; 6:50).
Desnibel metatua: igoeratan: ~ 1.100 m; jaitsieratan: ~ 800 m.
Mapa
Arrigorriagatik irteten
Artandan (554 m)
Mandoian (634 m)
Mandoiatik jaisten
Dima herrian , aurrean Aramotz
Lexartza mendia (632 m)