Nafarroako lurraldea atzean utzita, eguraldi bikainarekin, maiatzaren 10ean, 40 ibiltarik, Kantabria edo Toloñoko mendizerraren lehen zatia zeharkatu zuten, gailur malkartsu haietatik kolore ezberdineko haran, lautada eta herriak ikusiz.
Ibilbidea eta denborak:
Bernedo ( 710 m); Okoneko Ama Birjinaren baseliza (800 m; 1,1 km; 0:15); Pagaditik gorantz; Bonete de San Tirso deituriko harkaitza; San Tirsoko gailurra ( 1.330 m; 5 km; 1:30); Gainik gain aurrerantz; Peña del León gailurra (1.395 m; 6,8 km; 2:10); Gainik gain; gero malkarrean beherantz; Lagran edo Toro mendatea ( 1.210 m; 9,1 km; 3:45); Pagadian barna lepora; Peña del Castillo gailurra (1.435 m; 10 km; 4:10); Itzuli Lagran mendatera (1.210 m; 10,9 km; 4:40); Pagadian barna jaitsi; Laziturri (1.050 m; 15 km; 5:30); IL/GR1etik jaitsi; Semendia lepoa; Pipaon herria (840 m; 18 km; 6:25).
Desnibel metatua: igoeratan: ~ 965 m; jaitsieratan: ~ 830 m.
Mapa
Bernedoko harresiaren atetik pasatzerakoan.
Okon eta Villafria herriak.
Villafria
San Tirso mendira igotzen.
Pipaon herrira iristen.