Eguraldi hodeitsua eta tarteka euri-lanbroa egin zuen martxoaren 22an, asteartea, 40 ibiltarik, Lokiz mendilerroko amildegien hertzetik ibiliz, Zudairitik Allin haranaren inguruan dagoen Ollogoitira joan ziren.
Ibilbidea eta denborak:
Zudairi (570 m; Barindano herria (565 m; 0,7 km; 0:10); Jaitsi eta Uiarra erreka zeharkatu; Odiko sakana edo haran txikia (2,3 km; 0:30); Chola putzua edo baltsaren ingurutik; San Kosmeren baseliza (1.115 m; 7,7 km; 1:45); Igotako lekutik atzera egin; Lisa izeneko zelaiak zeharkatu; Aramendia mendatea (1.080 m; 10,5 km; 2:35); Ezpel artean aurrerantz; Sartzaleta gailurra (1.110 m; 2:55); Portuzahar mendatetik (1.070 m); Sartzaleta gaina (1.055 m; 12,2 km; 3:05); Gauza mendatetik gorantz; Lokizko Santio baseliza (960 m; 15,3 km; 4:15); Atzera eginda, Gauzako mendatea (900 m; 15,7 km; 4:30); Harrizko bide maldatsua jaitsi; Gauza herria 595 m; 18,1 km; 5:05); Elizaren ondotik; Ollobarrenera doan bidea ezkerretara utzi; Ollogoien herria (610 m; 21 km; 5:45).
Desnibel metatua: igoeratan: ~ 755 m; jaitsieratan: ~ 715 m.
Mapa
Zudairitik irteten
Manizaldairako bidean
Allin harana
Lokizko paretak