Oza-Candanchu

OZA-CANDANCHU

Eguraldi eta ibil-giro bikainarekin, 2015eko ekainaren 18an, osteguna, 43 ibiltarik egindako ibilia: Ozan hasita, IL/GR-11n barrena, Achar d’ Aguas Tuertas eta Estanes iboia edo aintzira igaro ondoren, Candanchu eski-estazioan bukatu zen zeharkaldia.

Ibilbidea eta denborak:

Oza (1.130 m), Guarrinzako parajea (1.250 m; 3,5 km; 0:35), Mallo Blanco parajea (1.360 m; 6,9 km; 1:25), Achar d’Aguas Tuertas (1.620 m; 9,9 km; 2:05), L’ Escale mendatea (1.665 m; 13,5 km; 3:10), Estanes iboia edo aintzira ikusten den lepoa (1.915 m; 15,3 km; 3:50), Estanes iboia edo aintzira (1.750 m; 17,8 km; 4:35), Aspeko pasagunea (1.600 m; 22,3 km, 6:05), Causiateko lepoa (1.635 m; 24,3 km; 6:45), Candanchu (1.550 m; 26 km; 7:10).

Desnibel metatua: igoeratan: 1.175 m; jaitsieratan: 760 m


Mapa

Profila

Ozako oihanetik abiatuta.

Guarrinza inguruetan.

Aguas Tuertasera bidean.

Aguas Tuertasera inguratzen.

Aguas Tuertasko zelai ikusgarriak.

Erreka okerrari ihesi.

Escaleko mendatean gora.

Ibiltari-taldea Ibon d'Estanesen

Ibon d'Estanes atzean utzita.

Aspeko erreka zulora bidean.

Erreka pasatzen.

Causiateko lepora iristen.

Estekak/Enlaces