Ibil-giro onarekin baina gainetan haize hotza zela, 2014ko ekainaren 5ean, osteguna, 45 ibiltarik, Aldudetik irten eta estatuek ezarritako sasi-mugetan barna, Orreagan bukatu zuten ibilaldia.
Ibilbidea eta denborak:
Aldude (370 m), Mizpirako lepoa (825 m; 4,5 km; 1:20), Errolako gailurra (905 m; 5,2 km; 1:30), Meharroztegiko lepoa (750 m; 6,2 km; 1:50), Teilari edo Nabalako lepoa (930 m; 8,3 km; 2:35), Hauzaiko lepoa (955 m; 10,5 km; 3:00), Burdinkurutzetako lepoa, 152. mugarria (1.090 m; 12,7 km; 3:35), Lindusko gailurra, 153. mugarria (1.220 m; 13,3 km; 3:50), Lindus edo Tronako lepoa, 154. mugarria (1.165 m; 13,7 km; 4:00), Ibañetako mendatea (1.055 m; 16,7 km; 4:35), Orreaga (950 m; 18,5 km; 4:55).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.275 m; jaitsieratan: 700 m.
Mapa
Profila
Aldudetik abiatzen
Meharroztegiko lepora bidean
Paraje ikusgarrietan
Lindusko tontorrera igotzen
Orreagan eguneko talde osoa
Estekak/Enlaces