Tavascan–Àreu

TAVASCAN – ÀREU

Eguraldi bikainarekin, 2016ko abuztuaren 27an, larunbata, 19 ibiltarik, IL/GR-11tik bidezidor bat jarraituz, Pallars Sobirá lurraldean barrena, Boldis ibili eta Sobirá herritik igaro ondoren, Tudelako lepoan zehar jarraitu eta Àreu herrian bukatu zuten ibilbidea.

Ibilbidea eta denborak:

Tavascan (1.110 m), Tudela-Àreu seinale-zutoina (1.540 m; 2,2 km; 1:05 h), Boldis Sobirá herria (1.480 m; 5,7 km; 2:15 h), pista utzi (1.925 m; 11,7 km; 4:05 h), Tudelako lepoa (2.240 m; 13,4 km; 4:55 h), Costuixko bordak (1.720 m; 16,4 km; 5:55 h), Forca de Àreu (1.295 m; 18,4 km; 6:40 h), Àreu ( 1.220 m; 19 km; 6:50 h).

Desnibel metatua: igoeratan 1.270 m; jaitsieratan 1.140 m.

Azken ibilbide honekin, Goierriko Mendizale Beteranook 2014-04-01ean hasitako Pirinioetako zeharkaldi bikain eta polit hau, erabat osatu dugu. Ibiltarien adina eta kopurua kontuan hartuz gero, benetako “balentria”.

Mapa

Profila

Tavascandik abiatuta.

Zeharbide gozoan.

Casa Valle errekatxoa.

Bodis Sobira herrixka pasatuta.

Roquetes punta pasatuta.

Tudelako lepora bidean.

Taldea Tudelako lepoan.

Costuixko bordatan.

Àreu herrian, zeharkaldi osoa bukatuta.

Estekak/Enlaces