Biados – Estos – San Jaime zubia

BIADOS – ESTOS – SAN JAIME ZUBIA

Eguraldi bikainarekin, 2016ko uztailaren 15ean, ostirala, 16 ibiltarik, IL/GR-11tik, Posets-Maladeta parkearen barruan kokatuta dagoen etapa hau egin zuten; Biadosen hasi eta Estosko aterpetik igaro ondoren, A-139 errepidean bukatu zuten ibilbidea.

Ibilbidea eta denborak:

Biados (1.760 m), Añes Cruces uharra gurutzatu (2.040 m; 4,5 km; 1:25 h), Chistau/Estosko mendatea (2.575 m; 6,9 km; 2:35 h), De la Paul sakana eskuinean (2.160 m; 9 km; 3:20 h), Clarabide ur-jauzia ezkerrean (2.070 m; 9,5 km; 3:35 h), Estosko aterpea (1.890 m; 12 km; 4:15), Turmoko borda (1.745 m; 14,7 km; 5:10 h), Batisielleserako bidegurutzea (1.565 m; 17,5 km; 5:45 h), Santa Ana borda (1.500 m; 19 km; 6:00 h), Aguacari zubia (1.450 m; 19,7 km; 6:05 h), A-139 (1.275 m; 22 km; 6:35 h).

Desnibel metatua: igoeratan 1.020 m; jaitsieratan 1.460 m.


Mapa

Profila

Biadosko aterpetik abiatuta

Goizean lehenengo eguzkitan

Plan de Añes atzean utzita

Chistauko lepora iristen

Chistautik jaisten

Estosko aterpera iristen

Aterpetik behera

Tormo bordaren ondoan

San Jaime zubira iristen

Estekak/Enlaces