Hasieran haize bolada handiekin baina gerora ibil-giro onarekin, 2014ko urriaren 21ean, asteartea, 47 ibiltarik egindako ibilia: Iturtzaetako mendatean hasita, IL/GR12an barna, Gaztarrigaina eta Otsogorrigaina gailurrak zapaldu ondoren, Belai eta Arrakogoitiko lepoetatik igaro eta Belaguako aterpearen inguruan bukatu zuten ibilbidea.
Ibilbidea eta denborak:
Iturtzaetako mendatea (1.580 m), Oribizkarreko gailurra (1.660 m; 1 km, 0:15), Betzulako lepoa (1.540 m; 1,7 km; 0:25), Gaztarrigaina (1.730 m; 3,8 km; 1:00), Elhursoroko lepoa (1.650 m; 4,4 km; 1:10), Otsogorritxipia (1.795 m; 6,4 km; 1:40), Otsogorrigaina (1.920 m; 7,3 km; 1:55), Utururdinetako lepoa (1.665 m; 9 km; 2:35), Belaiko lepoa (1.675 m; 11,3 km; 3:10), Arrakogoitiko lepoa (1.415 m; 14,6 km; 4:15), Belaguako aterpearen ingurua (1.425 m; 16,5 km; 4:45).
Desnibel metatua: Igoeratan: 950 m; jaitsieratan: 1.180 m.
Mapa
Profila
Iturtzaetako mendatetik abiatzen
Oribizkar gainean
Betzulako lepoa utzi eta Gaztarrira bidean
Otsogorrigaineko gailurrera bidean
Otsogorrigaineko tontorrean
Belaiko lepora iristen
Izaban eguneko ibiltari-taldea
Estekak/Enlaces