Zegama-Urbia-Zegama

ZEGAMA-URBIA-ZEGAMA

Ibilgiro apartarekin, GMBko 31 mendizalek (5 emakume eta 26 gizon) ibilbide zoragarri hau osatu dute 2021. urteko uztailaren 9an (ostirala). Zegamako garai bateko tren-geralekutik abiatu, Oazurtzatik igaro, Arriurdin mendiaren tontorrera igo, Urbiara jaitsi, Andraitzeko lepoa zeharkatu eta berriro Oazurtzatik iragan ostean, tren-geraleku zaharraren ondoan amaitu dute ibilaldia.

Ibilbidea eta denborak:

Zegamako geralekua (534 m), Oazurtza (734 m; 2,6 km; 0,40 h), Iturribeltza (1.022 m; 5,5 km; 1,30 h), Ama Birjinaren sillea edo Biozkornia (1.192 m; 6,9 km; 2,00 h), Arriurdin (1.266 m; 7,4 km; 2,15 h), Iparbakoizko lepoa (1.247 m; 9,3 km; 2,50 h), Urbia (1130 m; 11 km; 3,10 h), Andraitz (1.324 m; 12,5 km; 4,07 h), Oazurtza (734 m; 18,2 km; 5,20 h), Zegamako geralekua (534 m; 20,4 km; 5,50 h).

Desnibel metatua: igoeratan: 1.168 m; jaitsieratan: 1.168 m.


Mapa

Profila

Ibilbidea Zegama

Katabera bidean

Batzuek  itzal bila

Kataberan

Atzean Udalaitz eta Anboto

Taldea Arriurdingo gainean

Iparbakoizko lepora bidean

Urbian

Andraizko atakan

Estekak/Enlaces