Araotz-Orkatzategi-Aitzulo

ARRIKRUTZ-DEGURIXA-ORKATZATEGI-ARRIKRUTZ

Ibilgiro bikainarekin, GMBko 32 mendizalek (11 emakumezkok eta 21 gizonezkok) ibilbide zoragarri hau egin dute 2021eko uztailaren 20an (asteartea) goizeko 7:36an Arrikrutzeko kobetako aparkalekutik abiatuta. Errepidean igo eta Araotz zeharkatu, Degurixara igo eta Andarto inguratuz, Degurixan zehar ibili eta ondoren Kontrastako lepora igota, Santikurutzeren ermitara iritsi. Gero, Urtaoko lepotik igarota, Orkatzategira igo eta beherakoan Aitzuloko Begia izeneko koba berezitik igarota, Araotzen behe aldeko Ugaran auzoan errepide nagusira irten eta Arrikrutzeko aparkalekuraino jaitsita amaitu dute ibilaldia.

Ibilbidea eta denborak:

Arrikrutzeko aparkalekua (355 m; 0 km; 0 h), Araotz (450 m; 2,70 km; 0:34 h), Andartoko mendatea, Degurixako sarrera (938 m; 6,50 km; 1:57 h), Degurixa (898 m; 7,40 km; 2:14 h), Kontrastako lepoa (934 m; 7,85 km; 2:20 h), Santikurutzeren ermita (764 m; 10,35 km; 3,00 h), Urtaoko lepoa (770 m; 11,85 km; 3:44 h), Orkatzategiko tontorra (866 m; 12,6 km; 4:01 h), Aitzuloko Begia (611 m; 14,55 km; 4:56 h), Ugaran auzoan errepidera irten (402 m; 16,25 km; 5:21 h), eta azkenik Arrikrutzeko aparkalekura (355 m; 17,90 km; 5:42 h).

Desnibel metatua: igoeratan: 960 m; jaitsieratan: 960 m.

Mapa

Profila

Ibilbidea Araotz 

Araozko sarreran

Degurixara iristen

Orkatzategiko inguruneak

Orkatzategira iristen

Orkatzategiko tontorrean

Aitzuloko begian

Araotz inguruan

Estekak/Enlaces