Durruma/San Roman - Mirutegi


2022ko otsailak 17

Durruma-Mirutegi-Durruma ibilaldia

Gaur otsailak 17, osteguna, kotxez etorri gara goizeko 8:00etan 25 mendizale beterano (7 emakume eta 18 gizon) Arabako Durruma herrira. Goizeko 8:00aldera abiatu gara behe-lainoarekin. Hasieran IL/GR-120a jarraitu dugu eta zati batzuetan nahiko lokatza topatu dugu. Bide hori  pixkanaka igotzen joan gara, pagadiak zeharkatuz. Iguaran aldera iritsi garenean bidea leundu eta lauagoa izan da. Gero Mendiluze harrespilera iritsi gara eta Legaireko menhirra ikusi dugu. Aurrerago beste batzuk ere bai. Akarratera iritsi garenean behe-lainoa desegin eta Andoin, Ilarduia, Araia… herriak ikusi ditugu. Ibilbidea jarraituz Mirutegira iritsi eta gero jaisten hasi gara. Azkenean Durrumara 1:00ak aldera iritsi gara, kotxeak hartu eta etxerantz abiatu gara.

Ibilbidea eta denborak :

Durruma (645 m), Bikuinako mendatea (1.080 m; 4,4 km; 1:30), Iguaran (1.010 m; 6,25 km; 2:00), Igoritatxipi (990 m; 6,7 km; 2:10), Andoingo lepoa (1.015 m; 8 km; 2:45), Kortandi (1.045 m; 8,4 km; 2:50), Akarrate (1.080 m; 10 km; 3:15), Surbe (1.152 m; 11,3 km; 3:30), Mirutegi (1.160 m; 12,3 km; 3:45), Atauko haitza (1.090m; 13,18 km; 4:10), Durruma (645m; 16,14 km; 5:05)

Desnibel metatua: igoeratan: 686 m; jaitsieratan: 686 m.

Mapa

Profila

Aireko bista 

Ibilaldiko bideoa

Durruma herritik abiatzen

Igoerako bidean topatutako eremu lokaztua

Legaireko basoan zehar lainopean

 Taldea Legaireko menhirraren ondoan

Legaireko ertzetatik Mirutegi alderantz

Taldea Mirutegiko gurutzean

Atauko pasabidetik jaisten

Taldea Durrumara iristen

Estekak/Enlaces