Piedralobos–Hiru Erresumen mugarria

Piedralobos–Hiru Erresumen mugarria


8:17an, LR-385 Gravalosko errepidean abiatu gara. Errepideko 14.km-aren inguruan ezkerraldera hartu  dugu eta pista batean sartu gara, Acequia de los Cantares ubidea pasatu dugu. Errekatxo baten ertzean jarraitu dugu, Urkullu izeneko tokirantz. Ur- gordailu artificial handia aintzira natural bat gertu duela ingurutik pasatzen gara eta halaxe iritsi gara Gravalosa doan LR-385 errepidera. Kilometro batzuk eginda, Ventas de Cervera herrirantz doan LR-386 errepidearen bidegurutzera. Alto de Quiteriatik gertu(600 m) Moncayo elurtuta ikusten da baita Yerga mendilerroa ere (1.000 m). 

10:45ean Linares errekaren ertzean haize errotak inguruan direla,  Ventas del Baño herrian gosaldu, Fiteroko Baiñuak mugakide direla. 

11:00ean Nafarroako mugako kartela, LR-386tik jarraitu. Ondoren, Añamaza latsan Vega ibarrean gora egin eta Fitero, Cientruenigo, Corella eta Alfaro herriak ikusten dira. 

Urkatuen bidetik Dehesa del Gallegoraino joan (680 m). Bertatik Errioxako Valverde eta Cabreton herriak ikusten dira. 

NA-6991 errepidea jarraituz Lamores portura iritsi gara. Ezkerrera hartuz N-113 errepidera  iristen gara. 

Errepidearen pareko bidean, errekaren eta tranbia zaharren paraleloan jarraitu dugu Hiru Erresumen Mugarantz (555 m), Logroño, Zaragoza eta Nafarroa (Navarra jartzen du)  muga omen den mugarrira iristen gara. 

14:30ean zubi zahar bat zeharkatu eta N-113 errepidean ibilaldia amaitzen dugu. 

Etaparen hasiera: LR-385 Gravalosko errepidean. 

Etaparen bukaera: N-113 errepidean. 

Denbora: 5:45 h. 

Distantzia: 26 km. 

Desnibela: igoeran: 600 m ?; jaitsieran: 470 m ?. 

Zailtasuna. Erraza. 


Mapa

Profila

Piedralobostik irteten

Estekak/Enlaces