Eguraldi haizetsu eta onarekin, urriaren 23an, asteazkena, 42 ibiltarik, Arbailetako mendietatik barrena eta Biduze ibaiaren jaiogunetik igaro ondoren, Donaixti-Ibarreko Arla auzoan bukatu zuten ibilbide polit hau.
Ibilbidea eta denborak:
Ahüzkiko bainuetxea (1.000 m), Ahüzkiko iturria (1.100 m; 1 km; 0:15 h), Bohokorteako gailurra (1.215 m; 1,4 km; 0:25 h), Lekarregibelako saroia (910 m; 2,9 km; 0:50 h), Eltzarreko ordokia (710 m; 5,3 km; 1:35 h), Biduzeko jaiogunea (620 m; 9,4 km; 2:40 h) eta Arlako auzoa (265 m; 14 km?; 3:55 h).
Desnibel metatua: igoeratan: 360 m; jaitsieratan: 1.080 m.
Mapa
Profila
Estekak/Enlaces