Eguraldi bikainarekin, irailaren 29an, osteguna, 48 ibiltarik egindako ibilaldia: Azpeitian hasita, Lasao, Iraeta eta Arroagoian barrena, Itziarren gertutik pasatuz eta Santiago bideko markei jarraituz, Debararaino joan ziren eta, horrenbestez, Zezenen Bidearen zeharkaldiari amaiera eman zioten.
Ibilbidea eta denborak:
Azpeitia (100 m), Urazandi (80 m; 2,5 km; 0:30), Danona lantegia (70 m; 4,2 km; 0:45), Lasao (65 m; 5,2 km; 1:00), Zestoako Bainuetxea (60 m; 7,7 km; 1,30), Iraeta auzoa (35 m; 11,7 km; 2:15), Arroagoia (120 m; 12,9 km; 2:35), Etxetxo (35 m; 14 km; 2:50), Zubeltzu Torre landetxea (50 m; 16,5 km; 3:10), Santuaran (135 m; 18,8 km; 4:10), Itziar (245 m; 21 km; 4:40), Gaztaineta (205 m; 22,3 km; 4:55), San Rokeren ermita (105 m; 24 km; 5:25), Deba (10 m; 25 km; 5:40).
Desnibel metatua: igoeratan 490 m; jaitsieratan 585 m.
Mapa
Profila
Azpeititik abiatuta.
Lasao inguruan.
Zestoako Bainuetxe ondoko tren-geltokian.
Lili jauregiaren ondoan.
Zumaiako Zubeltzu Torre baserrian.
Itziarra bidean.
Debara jaisten
Gure helburuetan beste bat bete duen taldea.
Estekak/Enlaces