Hasieran behe-lainoarekin eta gero eguzkia nagusi zela, azaroaren 17an, asteartea, 54 ibiltarik egindako ibilia: Ergoienan hasita, Ataunen barrena, Lazkao eta Beasaindik igaro ondoren, Agortara igo eta Mandubian bukatu zen ibilbidea.
Ibilbidea eta denborak:
Ataun, Ergoiena (265 m), San Gregorio (230 m; 2,1 km; 0:25), San Martin (190 m; 5,5 km; 1:10), Lazkao (155 m; 9,5 km; 1:55), Ugartemendi auzoa (180 m; 10,8 km; 2:10), Beasain (150 m; 11,8 km; 2:35), Agortako parajea (615 m; 15,7 km; 3:45), bidegurutzea (760 m; 18 km; 4:20), Larrarteko lepoa (695 m; 18,7 km; 4:35), Mandubia (540 m; 21,5 km; 5:20).
Desnibel metatua: igoeratan 815 m; jaitsieratan 560 m.
Mapa
Profila
Ataungo Ergoienatik abiatuta.
Gomensorosaletxe pareko bordan, San Gregoriora bidean.
Joxe Migel Barandiaranen bizilekutik (Saratik) jaiotetxera (Peruenezarrera) bidean.
Ataun San Martingo Ajarresta eta Sanztegitik behera.
Lazkaoko jauregiaren atzeko parkean Senperera bidean.
Beasain atzean utzita, Aizkorriko mendizerra Beasainmenditik.
Goierri azpian dela, Aralar zoragarria.
Eizetatik Larrarteko lepora bidean.
Taldea Igartzan.
Igartzako jauregian.
Estekak/Enlaces