Izua-Kanpazar

IZUA-KANPAZAR

Ibil-giro onarekin baina hainbat gunetan bide irristakorrean eta lokatza ugarirekin, ostegunean, urriaren 4an, 5 emakume eta 29 gizon ibiltari, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan ibili ziren. Izuako mendatean hasita, Urkoko gailurrera igo ondoren, Ermuara jaitsi eta Aixolako urtegia pasata, Elgeta aldean eta Intxortako gailurrean zehar ibili eta, azkenik, Kanpazarko mendatean bukatu zuten ibilbide gogor hau.

Ibilbidea eta denborak:

Izuako mendatea (545 m), Urkoko gailurra (795 m; 1,1 km; 0:35 h), Elorreta baserria (470 m; 2,7 km; 1:10 h), Ermuko Errotaberriko tren-geltokia (160 m; 5,3 km; 1:50 h), autobidearen azpia (180 m; 6,3 km; 2:05 h), Aixolako urtegia (310 m; 8,8 km; 2:35 h), Erdellako gailurra (685 m; 14,5 km; 4:20 h), GI-2632 errepidea (Pagatzagaina) (470 m; 16 km; 4:45 h), Intxortako gailurra (680 m; 17,8 km; 5:25 h), Loidiko lepoa (520 m; 20,2 km; 6:20 h) eta Kanpazarko mendatea (445 m; 23,7 km; 6:55 h).

Desnibel metatua: igoeratan 1.220 m; jaitsieratan 1.330 m


Mapa

Profila

Izuako mendatetik egunsenti zoragarria

Urkora igotzen

Taldea Urkoko gailurrean

Ermuko herria

Aixolako urtegia

Erdellako tontorrean

Intxortara igotzen

Taldea Intxortan

Estekak/Enlaces