Baiona - Lafitenia

  Baiona - Lafitenia

Ibil-giro onarekin eta bukaeran beroa, martxoaren 6an, asteazkena, 49 ibiltarik, Euskal Kostaldeko zeharkaldiari hasiera eman genion.

Ibilbidea eta denborak:

Barrako hondartza (7 m); San Martin Lurmuturreko  itsaslabarren inguruan (4,6 km; 1:00), Biarrizko kasinoa (6,8 km; 1:15); Ama Birjinaren harkaitza (8,1 km; 1:50); Euskaldunen Kostako eskailerak (40 m; 10 km; 2:25); Marbella hondartzan (2:35); Milady hondartza (2:40); Ilbarrizko hondartza (12,1 km; 2:45), D-911 (2:55), Erretegiko hondartza (15,1 km; 3:25), Madalenaren kapera (16 km; 3:40), Bidarteko erdiko hondartza (17,6 km; 4:05), San Joseren ermita (4:15), Getariako kaia (4:20), Zenitzeko hondartza (4:40), Kanpina (4:45), Lafiteniko aparkalekua (21,4 km; 4:55).

Gorabehera metatuak:  igoeratan: 440 ?  m; jaitsieratan: 405 ? m.

Abierako argazkia, Barrako hondartza 8:30ean.

** Oso zaila da kamera desberdinek egindako argazkiak tamaina berdinera doitzea blogera igotzean (ikus Hendaia-Lizuniaga). Hemen, L tamaina erabiliz doitu dira bat ezkerraldean, bestea erdian eta bestea eskuinaldean.

Ibilaldiari buruzko aipamenak

Mapa

Profila

Baionako bista bat abiatzean. Eguraldi ona.

Ibilbideko gune bat badiako bistarekin

Ibiltarien ilara ibilbidearen erdian

Estekak/Enlaces