Ibilgiro onarekin baina eguraldi freskoarekin, 2013ko maiatzaren 16an, osteguna, GMBko 46 ibiltarik Arguedas ondoko Bardeako errepidetik Olibako monasteriora arteko ibilaldia egin zuten. Bardeako zenbait eremu zeharkatzerakoan, soroez, belardiez, mendi-tontorrez edota etxaldeez gain, poligonoan tiroka zebiltzan gerrako ehiza-hegazkinak ere ikusi zituzten.
Ibilbidea eta denborak:
Bardeako errepidea (309 m), Segalarien monumentua (290 m; 3,5 km; 0:38), Agirreren eskorta (290 m; 4,9 km; 0:55), Pontoneko bidegurutzea (308 m; 9,3 km; 1:47), Vedadoko bidegurutzea (437 m; 15 km; 3:21), Tuterako abelbidea (420 m; 18 km; 3:52), Los Lagunazoseko bidea (437 m; 22 km; 4:37), Behi eskorta (362 m; 25,4 km; 5:19), Olibako monasterioa (342 m; 29,3 km; 6:04).
Desnibel metatua: igoeratan: 239 m; jaitsieratan: 213 m.
Mapa
Profila
Bardean Las Cortinas parajetik dagoen bista. Erdi-erdian Castildetierra.
Eguneko ibiltariak Camino de las Cortinas bidean zehar
Garagar- eta olo-soro izugarriak. Atzean Moncayo handia elurtuta
Eguneko ibiltariak Castildetierraren aurrean.
Ibiltariak Castildetierratik abiatzen.
Ibiltariak Barranco grandeko erreka zeharkatzen.
Nafarroako Peñaflorko gazteluaren hondakinak.
Ibiltariak goiko lautada handian zehar Tuterako abelbidean.
Olibako monasterioa Zarrakaztelun.
Zarrakazteluko Olibako monasterioa.
Estekak/Enlaces