Barazar-Solibartxo

BARAZAR-SOLIBARTXO

Ibil-giro bikainarekin, urriaren 17an, asteazkena, 6 emakume eta 31 gizon ibiltarik, Artzaintzaren naturbideko laugarren etapa, Barazarko mendatea-Solibartxoko parketxea, egin zuten.

Ibilbidea eta denborak:

Barazarko mendatea (605 m), Saldropoko aparkalekua (630 m; 2,7 km; 0:30 h), Atxuriko lepoa (915 m; 5,3 km; 1:20 h), Lexarreta borda (880 m; 6,6 km; 1:45 h), Cementos Lemona aterpea (985 m; 7,7 km; 2:00), Aldaminpeko artegiaren ingurua (1.100 m; 9,5 km; 2:35 h), Anjel de Sopeña aterpea (1.075 m; 10,7 km; 3:10 h), Mandabidearen bukaera (1.200 m; 11,8 km; 3:35 h), Ipargortako gailurra (1.235 m; 12,5 km; 3:55 h), Usotegietako gailurra (1.185 m; 14 km; 4:35 h), Arlobiko zutarria (870 m; 16 km; 5:00 h), Arlobiko zubia (745 m; 17 km; 5:20 h), Arkaraiko zubia (710 m; 18,4 km; 5:35 h), Aldarro (685 m; 19,3 km; 5:45 h), Igazko zubia (650 m; 21,3 km; 6:05 h) eta Solibartxoko parketxea (655 m; 22,9 km; 6:15 h).

Desnibel metatua: igoeratan: 1.025 m; jaitsieratan: 990 m.


Mapa

Profila

Goizeko ikuspegia

Gorbeia eta Aldamin

Anboto eta Aizkorri

Anjel Sopeña aterpea eta Lekanda

Taldea Ipargortan (1.235 m)

Usotegietara igotzen, atzean Gorbeia, Aldamin eta Aizkorri

Arlobiko zutarrian

Taldea Sarriako Arlobi jatetxean

Estekak/Enlaces