Goibel eta laino baxuak nagusi izanik baina ibil-giro onarekin, 2018ko maiatzaren 8an, asteartea, 10 emakume eta 49 gizon ibiltarik, Arabako urtegietako ertzetatik barrena eta Legutioko herria pasatu ondoren, Otxandioko herrian bukatu zuten ibilaldia.
*Ibilbidea eta denborak: *
Amarita (530 m), Urbina tontorraren ingurua (675 m; 3,7 km; 0:50), autopista gurutzatu (445 m; 4,9 km; 1:05), Legutioko geltokia (540 m; 7 km; 1:30), Larrabea golf-zelaia (555 m; 8,6 km; 1:50), Legutioko herria ( 575 m; 11,5 km; 2:30), hilerria (610 m; 12,6 km; 3:00), A-2620 inguruan (610 m; 14 km; 3:20), A-2620 gurutzatu (610 m; 15,1 km; 3:35), alanbre-hesia gurutzatu (685 m; 17,4 km; 4:05), Iñola errekatxoa (540 m; 18,9 km; 4:25), Olaeta erreka (550 m; 20 km; 4:40) eta Otxandio (550 m; 21 km; 4:55).
*Desnibel metatua:* igoeratan 535 m; jaitsieratan 515 m.
Mapa
Profila
Amaritatik abiatu eta Urbinako tontorrera bidean
Urtegia Urbinako gainetik
Larrabea pasata
Pagadi dotoreetan zehar
Olaeta erreka zeharkatzen
Otxandiora iristen
Estekak/Enlaces