Ibil-giro bikainarekin, 2016ko ekainaren 1ean, asteazkena, 54 ibiltari Gaubea eta Valderejo haranen artean ibili ziren, Tobillasen hasi eta Burgosko Herran herrian ibilbidea bukatuz.
Ibilbidea eta denborak:
Tobillas (660 m), linea elektrikoaren azpian (880 m; 3,8 km; 1:05), Arrayuelas mendilerroko lepoa (1.080 m; 4,6 km; 1:35), Arrayuelasko gaina (1.130 m; 5,8 km; 1:55), Portillo de la Sierra (1.065 m; 7,4 km; 2:20), Lalastra (910 m; 9 km; 2:40), Ribera (775 m; 12,7 km; 3:40), Pista utzi (750 m; 13,3 km; 3:50), Santa Ana lepoa (920 m; 14,7 km; 4:20), Santa Ana gaina (1.040 m;15,4 m; 4:40), berriro aurreko lepoa, Herrango aparkalekua (575 m; 19,3 km; 6:00).
Desnibel metatua: igoeratan 920 m; jaitsieratan 1.000 m.
Mapa
Profila
Tobillastik abiatuta.
Arrayuelas gailurrera igotzen
Arrayuelasko tontorrean
Lalastrako herria eta inguruak
Lalastra atzean utzita
Ribera herria izandakoa
Santa Ana lepora bidean
Santa Ana gailurretik Garoñako zentrala
Puron erreka inguruan putre edo sai bikaina
Estekak/Enlaces