Goietan haizetsua baina oro har ibil-giro onarekin, 51 ibiltarik, 2016ko apirilaren 18an, San Ginesko atsedentokian hasi, gero Remelluriko XI. mendeko Santa Eulalia nekropolia ikusi eta Bastida herritik igaro ondoren, Gatzaga Buradon herrian zehar pasatu eta Zanbranan bukatu zuten ibilbidea.
Ibilbidea eta denborak:
San Gines atsedenlekua (635 m), Santa Eulalia nekropolia (585 m; 1,8 km; 0:20), Bastida (540 m; 4,1 km; 0:50), Santa Lutzia ermitaren ingurua (445 m; 13,1 km; 2:45), Otsategiko lepoa (695 m; 17,3 km; 4:05), Gatzaga Buradon (505 m; 19,4 km; 4:30), A-124 errepidea (465 m; 22,6 km; 5:15), Zanbrana (460 m; 26,4 km; 6:00).
Desnibel metatua: igoeratan 600 m; jaitsieratan 790 m.
Mapa
Profila
San Ginestik abiatu eta Remelluri upategian barrena.
Remelluriren alboan antzinako hilerria.
Bastida herria eta atzean Toloño mendia.
Haro ondoan.
Lobera (Otsategiko lepoa) izeneko gainera igotzen.
Taldea Gatzaga Buradon herrian.
Gatzaga Buradon atzean utzi eta aurrera.
Inglares ibaiaren ondoan.
Estekak/Enlaces