Hasieran hodeitsua eta gero ibil-giro onarekin, 2016ko otsailaren 23an, asteartea, 50 ibiltarik, Arabako Mugetan ibilbidearen 1. etapa egin zuten, Oionen hasi eta Eltziegon bukatuz.
Ibilbidea eta denborak:
Oion (435 m), A-124 errepidea (375 m; 5,4 km; 1:10), Casablanca industrialdea (390 m; 6 km; 1:20), San Rafael landa (8,5 km; 1:45), Serna herria (420 m; 9,1 km; 1:55), Mantibleko zubia (10 km; 2:05), Assa herria (390 m; 10,8 km; 2:15), Billarko bidegurutzea (12,5 km; 2:50), Ribacervera muinoa (17,5 km; 3:55), Lapuebla de la Barca herria (430 m; 21,5 km; 4:25), Ebro ibaiaren ondoan (24 km; 5:20), Eltziego (450 m; 28 km; 6:00).
Desnibel metatua: igoeratan: 450 m; jaitsieratan: 440 m.
Mapa
Profila
Egunsentian eguzkia eta Ilargia elkarren ondoan.
Oiondik abiatuta.
Sernara iristen.
Bilar atzean utzita.
Mahastietan zehar.
Lapuebla de la Barcara bidean.
Lapuebla de la Barcara iristen
Eltziegora bidean.
Taldea.
Estekak/Enlaces