Hodeitsu eta iragarritakoa baino bero gutxiagorekin, 2017ko ekainaren 20an, asteartea, 51 ibiltarik, Eginoko Las Ventas jatetxearen ondoan hasi eta Entzia mendizerrako gailur batzuk igo ondoren, Arana bailaran kokatuta dagoen Kontrasta herrian bukatu zuten ibilbidea.
Ibilbidea eta denborak:
Las Ventas jatetxeko aparkalekua (560 m), Andoin herria (610 m; 2,5 km; 0:35), ur-jauziko bidea ezkerrera utzi, Andoingo lepoa (1.010 m; 5,1 km; 1:30), Itaida parajean (960 m; 9,8 km; 2:25), Larragoako langa (970 m; 12,8 km; 3:05), Larraonako lepoa / San Benitoren ermita (995 m; 13,8 km; 3:20), Aizluzeren magalean, Murubeko gailurra (1.130 m; 16,5 km; 4:25), Sagastilepo parajea (1.045 m; 17,4 km; 4:35), Masatea parajea (1.075 m; 17,7 km; 4:50), A-2128 errepidea (870 ; 19,7 km; 5:55), Kontrasta herria (825 m; 22,5 km; 6:35).
Desnibel metatua: igoeratan 880 m; jaitsieratan 655 m.
Mapa
Profila
Egino atzean dugula
Andoingo lepora bidean
Andoingo lepoan
Igoritara bidean
Urbasa-Entziako zelaietan zehar
Aitzluzera inguratzen
Aranako ibarra
Muribeko gailurra igarota
Kontrastan
Taldea Agurainen
Estekak/Enlaces