Añes-Santa Koloma

AÑES – SANTA KOLOMA AUZOA

Ibil-giro onarekin, 2016ko urriaren 26an, asteazkena, 46 ibiltarik egindako ibilia: Añesen hasita, Araba eta Burgosen artean muga egiten duten hainbat herri eta gailurretatik igaro ondoren, Artziniegako Santa Koloma auzoan bukatu zuten ibilbidea.

Ibilbidea eta denborak:

Añes herria (400 m), Soañes auzoa (415 m; 0,5 km; 0:05 h), Campijo auzoa (370 m; 4,7 km; 1:10 h), Cirion herria (440 m; 7,6 km; 2:00 h), Otsati gailurra (510 m; 9,3 km; 2:30 h), Gordeliz herria (260 m; 13 km; 3:55 h), Retes de Tudela auzoa ezkerrean utzi, Montenegro edo Peñalba gailurra (690 m; 16,4 km; 5:00 h), Santa Koloma auzoa (350 m; 19,5 km; 5:45 h), autobusa zegoen lekua (20,4 km).

Desnibel metatua: igoeratan 920 m; jaitsieratan 985 m.


Mapa

Profila

Añestik abiatuta.

Udazkeneko koloreak.

Gorobel mendikatea atzean dela.

El Valle izeneko auzoan barrena.

Ciriona iristen.

Otsati tontorrera iristen.

Gordeliz pasatuta atzean Retes de Tudela dela.

Peñalbako edo Montenegroko tontorrera iristen.

Taldea Peñalba edo Montenegro tontorrean.

Santa Kolomara jaisten.

Artziniegako herrian Belaskotarren dorretxea.

Estekak