Eguraldi bikainarekin, 2016ko urriaren 4an, asteartea, 38 ibiltarik egindako ibilia: Saratxon hasita, Bizkaiko mugetan sartu-irtena egin ondoren, Babio eta Eskorieta gailurretatik pasatuz, Aiarako Aginaga herrian bukatu zuten.
Ibilbidea eta denborak:
Saratxo (250 m), Agirre baserria (280 m; 1,5 km; 0:20), San Migelen ermita (450 m; 4,3 km; 1:10), Babioko gailurra (580 m; 6,7 km; 1:45), Izoria herria (270 m; 9,8 km; 2:30), Eskorietako gailurra (640 m; 13,4 km; 3:50), Etxaurrengo ermitaren inguruan (525 m; 14,7 km; 4:10), Menoio herria eskuinean utzi (450 m; 15,6 km; 4:20), Maroñoko Ulizar auzoa ezkerrean utzi (365 m; 17,3 km; 4:45), Maroñoko urtegiaren inguruan (330 m; 18,2 km; 4:55), Aginaga herria (370 m; 20,3 km; 5:30).
Desnibel metatua: igoeratan 960 m; jaitsieratan 830 m.
Mapa
Profila
Saratxotik abiatuta.
San Migelen ermita inguruan.
Taldea Babioko tontorrean.
Izoria herrira iristen.
Eskorietako tontorrera bidean.
Etxaurrena bidean.
Aginagara iristen.
Aginagan.
Estekak/Enlaces