Ibil-giro bikainarekin, 2017ko martxoaren 29an, asteazkena, 60 ibiltarik, Aretan hasi eta gailur batzuetara igo ondoren, Bergantzako herrixkan bukatu zuten zeharkaldia.
Ibilbidea eta denborak:
Areta (130 m), errepidea utzi (130 m; 1,9 km; 0:25), Berrio baserria (265 m; 3,1 km; 0:50), Larra-Asudio baserria (260 m; 4 km; 1:05), Elorritxugane (720 m; 7 km; 2:05), Jesuri (745 m; 9 km; 2:40), Eskorta mendatean barrena, Peña Negra (685 m; 11,2 km; 3:25), Bidabe Gaineko lepotik, hartxintxarrezko pista (600 m; 12,5 km; 4:45), Onzoño auzoa (440 m; 15,2 km; 4:15), Bergantza herrixka (255 m; 16,5 km; 4:35).
Desnibel metatua: igoeratan 890 m; jaitsieratan 770 m.
Bazkaldu ondoren, galdera hau proposatu eta bozketa egin zen: "Nahiz eta 2. autobusa antolatzeak bazkaltzeko lekua aurkitzeko arazo handiak sortu, antolatu behar da bigarren autobusa?" Emaitzak: BAI= 3 BOTO, EZ: 56 BOTO
Profila
Aretatik abiatuta.
Berrio baserria; atzean Jesuriko gailurra,
Kukua kantari eta dirua patrikan.
Jesuri-soroko edo Elorritxuganeko gailurrera iristen.
Eskortako gailurrera bidean.
Erroiatxeko edo Jesuriko gainera iristen.
Bidabe inguruan.
Bostarratxetara igotzen.
Bergantzara iristen.
Taldea.
Estekak/Enlaces