Ibil-giro onarekin baina eguraldi gandutsu eta hodeitsuarekin, 2016ko uztailaren 6an, asteazkena, 42 ibiltari Araba eta Burgosko mugan ibili ziren: Arkamu mendizerrako hainbat gailur igo ondoren, Santiago otso-zulotik eta Nerbioiko eta Arando/Santiagomendiko begiratokietatik igaro ondoren, Urduñako mendatean bukatu zuten ibilbidea.
Ibilbidea eta denborak:
Osma (570 m), antenak ezkerrean utzi (1.055 m; 4,1 km; 1:00), Repico lepoa (1.155 m; 5,3 km; 1:25), Repikoko gailurra (1.185 m; 6,2 km; 1:45), Pozo Nuevo putzua (1.070 m; 10,5 km; 2:40), Hiru Muga (1.100 m; 11,5 km; 2:55), Peñalta (1.110 m; 11,8 km; 3:15), Santiagoko otso-zuloa (840 m; 17 km; 4:40), Nerbioiko begiratokia (850 m; 17,7 km; 4:50), Arando/Santiagomendiko Rubenen begiratokia ( 945 m; 20,5 km; 5:35), Urduñako mendatea (900 m; 22,7 km; 6:05).
Desnibel metatua: igoeratan 1.000 m; jaitsieratan 700 m.
Mapa
Profila
Osmatik abiatuta
Repikoko gailurrera iristen
Punta Alta igarota
Otso-zulora iristen
Nerbioi ibaiko begiratokian lainoa
Urduñako mendatera iristen
Taldea
Estekak/Enlaces