BERA-ARRITXULOKO ATERPEA
(2025-05-21ean, asteazkena)
Nafarroako lurretan ibilaldi labur egin eta gero, Gipuzkoako lurraldean sartuko gara Donostiarako bidean. Mendebaldeko Pirinioak atzean utzi eta Aiako Harrira (gipuzkoa.eus) igoko gara.
Beran Bidasoa (espaciosnaturales) ibaiko San Migel (nafarroakoikastolak) zubiaren ingurutik abiatu, IL/GR 11tik jarraitu eta Gurutzako lepoan desbideratu egingo gara Agiña gainean NA-4000 errepidera iristeko; han, erregimen frankistak errepide hori eraikitzeko esklabo (orreagafundazioa) bihurtutako gerra zibileko presoen oroitzapenak ikusiko ditugu, eta berehala hango multzo megalitikora (berria) hurbilduko gara, non Aranzadi (erran.eus) elkarteak omenaldia (youtube) egin zion Aita Donostiari (wikipedia), Jorge Oteizak (museooteiza) diseinatutako hilarri batekin, harri beltz batekin eta Luis Valleten (eusko-ikaskuntza) kapera batekin.
Ibilbidearen erdian gaude. Laster iritsiko gara Ikatzulora (blogger), Biandizko mendilerrorantz (mendiak.eus) igotzen hasteko; Irumugarrietatik (Goizueta, Lesaka eta Oiartzun) Galtzarrieta (mendikat) eta Bianditz/Arrikoetxolagaña (mendikat) tontorretara igoko gara, eta, Irumugarrietara itzulita, Errengako magaletik jaitsiko gara; han, Errengako (sitioshistoricos) harrespila ikusiko dugu, eta Arritxulo (arritxulo) aterpean amaituko dugu etapa.
BERA-ARRITXULO
Ibilbide ederra dugu aurretik. Bera herritik abiatuko gara.
Bera (bera.eus) izenaren esanahi etimologikoari dagokionez, bi teoria nagusi daude: lehenengoak toponimo hori euskaratik datorrela erraten du; bigarrenak, jatorri erromantzea duela.
Gurutzetako lepoko harrespila pasa eta Agiñara iritsiko gara. Bertan Jorge Oteizak Aita Donostiari (donosticity) egindako (1959) eskultura dagi, eta Luis Valletek egindako kapila txiki ezaguna ere bai. Ingurua zoragarria da, antzinako arrastoak ugariak dira, esan daiteke gizakiak betidanik miretsi izan duen gaina dugula. Bertan Mikel Laboaren errautsak zabaldu zituzten. Atseden eta miresmen lekua, txori kantuek goizero alaitzen dutena.
Aurrera segi eta Bidango gaina (mendikat) zapalduko dugu. Tontor polita da, eta bistak nonahi ditugu. Aurrerago Lesaka eta Artikutza arteko mugara iritsiko gara, Galtzarrietara (813m), eta handik gutxira gaurko puntu altuenera Bianditzera. Berezko izena Harrizko Etxola Gaina da eta Bianditz (wikipedia) 797 metroko mendixka bat da bere ondoan. Hala ere mendilerro osoari izena ematen dionez izen hori ezagunagoa da. Aiako Harria Natura Parkean (gipuzkoa.eus) gaude Bidasoaren eta Urumearen artean. Barruti hauxe dugu piriniar mendikatearen abiapuntua, mendebaldeko muturrean. Ederra parajea!
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Bera
Aita Donostia monumentua