SANTINAZIOKO LEPOA-BERA
Etapa honetan, Lapurdiko (wikimedia) lurrak utzi eta Nafarroakoetan (youtube) sartuko gara.
Larhun-eko (en-pays-basque) kremailera-tren (rhune.com) turistikoa hartzen den geltokitik abiatu eta berehala hasiko gara aipatutako mendiaren (en-pays-basque) maldak igotzen. Gailurreko balkoitik (en-pays-basque) bista bikainak edukiko ditugu: Bidasoako arroa, Lapurdiko kostalde (en-pays-basque) osoa, Pirinioetako gailurrak (Midi de Bigorre (mendikat) mendia barne) eta are barrualdeko mendiak ere, hala nola: Hernio, Aizkorri, Anboto, Oiz edota Gorbeia (mendiak.eus).
Mugan zehar jaisten jarraituko dugu eta, Larhunttiki (mendiak) pasa ondoren, Sugizeagara (mendiak.eus) iritsiko gara. Segidan, jaitsiera gogor baten ondoren, Deskargako lepoa topatuko dugu eta beste aldapa leunago bat jaitsita Intzolako (berakoagenda) errekara helduko gara; kontatzeko istorio asko duen lekua da hau: kontrabandoko (erran.eus) pasabidea, Napoleonen (zuzeu.eus) armada ihesi ibili zenekoa, eta duela gutxi ere albiste izan da, bideo-kamera batez otso (erran.eus) bat ikusi dutelako inguru honetan.
Erreka ondoko galtzadari jarraituz, Erleen lepora astiro igo eta Ibardingo (ibardin.net) turismo-gunera (wikimedia) iritsiko gara. Han, berriro mugatik (wikimedia) jarraituko dugu Manddale (mendiak.eus) mendiaren gailurreraino, eta Komiziarra (youtube) bidetik Berara (youtube) jaitsiko gara zuzenean, Pio Barojaren herrira (wikipedia). Pio Baroja (wikipedia) bertan bizi izan zen, Barojatarren Itzea (wikipedia) etxean.
ARRUNTZA-SANTINAZIO
Uztaritzeko Arruntzatik (ustaritz.fr) abiatu eta Larhun mendiaren oinetara abiatuko gara.
Larhun (wikipedia) mendebaldetik hasita Pirinioetako lehen mendi garrantzitsuena dugu. Ibardin (315m) eta Lizuniaga (210m) mendateek inguratuta, Donibane Lohitzuneko badiaren gainean nabarmentzen da; guztira sei gailurrek bat egiten dute bertan. Zoritxarrez mendi eder honentzat, hainbat ostatuk, telebista antenak eta bertara igotzen den kremailera trenaren geltokiak desitxuratu egiten dute beti turistaz betea dagoen tontorra. Larhunen bazegoen Espiritu Santuari eskainitako ermita, gaur egun ia aztarnarik geratzen ez bada ere. Larhunen ezaugarri nabarmenetakoa bere panoramika zabala da. Larrun Petit Trena (rhune.com) 1912an hasi zen Napoleon III.aren emaztea zen Eugenie de Montijo enperatrizen omenez. Urte batzuetan obrak geldituta egon ziren istripu larri bat tarteko, baina trafikoa berreskuratu ahal izan zen 1958an. Larhun da, zalantzarik gabe, Euskal Herriko mendirik bisitatuena.
Uztaritzeko (gogoratu Uztaritze (wikipedia) izan zela Lapurdiko hiriburua 1790. urtera arte) eta Senpereko mendien barrena Suhalmendi (guide-du-paysbasque) tontorrera igoko gara. Euskal kostaldeko panorama ederrenetakoa duen Suhalmendi lepoko inguramen pribilegiatu hartan, euskal xerri beltz arrazaren inguruetan ibiliko gara.
Senpere (wikipedia) Lapurdiko erdialdeko udalerria da, Uztaritzeko kantonamendukoa. Lapurdiko udalerri handienetakoa da hedaduraz. 1968an, 2.422 biztanleetatik 2.050 euskaldunak ziren, herriko euskalkia lapurtera izanik. Bere gazteluak garrantzi handia izan zuen erdi aroan. Lapurdiko gaztelurik ezagunenetakoa da, eragin handia izan baitzuen Lapurdiko gertaera historikoetan, gertaera askotan behintzat; eta XII. mendetik XVII. mendera arte izan zen leinu etxea Senperen. Gaztelu pribatua izan zen beti, pribatua eta aldian aldiko jabearen egoitza. Dagoen lekuan kokatua egoteak eta jabeen jokaera politikoek arazo asko ekarri izan zizkien. Lapurdiko erdialdean eta Nafarroara bidean baitzegoen, alde batetik, eta jabeek, berriz, askotan hartu izan baitzuten parte haren edo honen alde.
Poliki-poliki iritsi gara gure helmugara, Santinaziora. Ez dugu aurkitu aparteko informaziorik, bertatik bertara ikusi eta atera ditzagun guk geuk geure ondorioak.
SANTINAZIOKO LEPOA- BERA
Larrunera doan trenaren geltokitik abiatuko gara, gune honi Santinazioko lepoa deitzen zaio, aldapa gora eta basoan barrena tontorrera iritsi arte. Badakigu Larrune mendi ospetsua eta turistikoa dugula, bertan ostatu eta antena ugari dituela, baina aitortu beharrean gaude ikuspegi ederra duela.
Larhun (wikipedia) mendebaldetik hasita Pirinioetako lehen mendi garrantzitsuena dugu. Ibardin (315m) eta Lizuniaga (210m) mendateek inguratuta, Donibane Lohitzuneko badiaren gainean nabarmenduz, guztira sei gailurrek bat egiten dute. Larrunen bazegoen Espiritu Santuari eskainitako ermita, gaur egun ia aztarnarik geratzen dena. Larrun Petit Trena (rhune.com) 1912an hasi zen Eugenie de Montijo enperatrizen omenez, Napoleon III.aren emaztea. Urte batzuetan obrak geldituta egon ziren istripu larri bat tarteko, trafikoa berreskuratu ahal izan zen 1958an. Larrun da, zalantzarik gabe, Euskalerriko mendirik bisitatuena.
Nafarro aldera hartuko dugu, pendiza handia dugu eta Bera (wikipedia) herria zain.
Bera (bera.eus) izenaren esanahi etimologikoari dagokionez, bi teoria nagusi daude: lehenengoak toponimo hori euskaratik datorrela erraten du; bigarrenak, jatorri erromantzea duela.
Koldo Mitxelenak (wikipedia) dioenez, izena euskarazko behera edo behere hitzetatik bide dator. Datu bitxia da Bera dela Nafarroako udalerri baxuena; hau da, garaiera ttikiena duena. Baina kontuan izan behar da Nafarroako Foru Erkidegoak gaur egun dituen mugak eta Nafarroako Erresumak (wikipedia) garai batean izan zituenak ez datozela bat, asko aldatu direla. Esaterako, XIX. mendearen hasieran ondoko bi udalerri, Irun eta Hondarribia (gaur egun Gipuzkoan kokatuak), Nafarroaren zati izan ziren hiru urtez.
Bertze eskola batek gaztelaniazko vera (ur-bazterra) hitzetik zetorrela uste du, preseski herriaren kokalekua aipatzen duela, Bidasoaren bazterrean. Joan Coromines (wikipedia) filologoak uste zuen horixe zela Bera izenaren jatorria. Gainera, uste zuen Vera izena zuten Espainiako herri guztiak ibai bazterretan kokatuak zeudela eta erromatar hiriak izan zirela.
Julio Caro Baroja (wikipedia) filologo eta antropologoak Berako herriarekin lotura handia izan zuen, eta toponimoa aztertzean zalantza zuen ea behere hitzetik zetorren herriaren izenaren jatorria. Nolanahi ere, aukera hori ez zuen baztertzen. Caro Barojak bertze balizko jatorri bat eman zuen, erratean Bera Erdi Aroan pertsona izena zela, eta Erdi Aroko bertze euskal pertsona-izen bat bazela, Beraxa, hainbat toponimotan ageri dena (Barasoain, Beasain, Orexa). Zein da Beasain herriaren izenaren jatorria? Bakarren batek baleki esan diezagula.
Hemen utziko ditugu gaurko kontuak. Aldapa gora eta behera, helmugara iritsi gara.
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Larhun mendia
Bera