LIGI – ATHARRATZE
(2025-09-26an, osteguna)
Ligiko zubiaren paretik abiatuko gara Izarbe (wikipedia) mendilerroaren iparraldean murgiltzeko. Landa-bideetatik eta Intxurizte (google) mendiaren magaleko bidezidorretatik, antena batera iritsi eta ondoren berriro bailarara jaitsiko gara, Atherei (wklcdn.com) auzora, hain zuzen ere.
Han, gailurretik gertu mahai panoramiko bat duen Lexantzümendi (berria.eus) tontorrera (wklcdn.com) igotzeko aukera izango dugu. Ikuspegi zabala dago handik: alde batean Izarbe eta Kortaplanako tontorra erakusten duen Lakhura, eta bestean, Orhi mendiaren irudi tentea.
Gailurra meharra eta laua da, eta bertan postontzi (google) bitxi bat dago, ardo-upeltxo batez eta piolet baten palaz egindakoa. Ezer gutxi ikusiko dugu handik, Zuberoako behealdea bakarrik, Arbailako mendiguneko gailur batzuetatik, Maidalena eta Erretzü (google) tontorretaraino; azken hauek Atharratzetik Maule arteko hurrengo etapan bisitatu ahal izango ditugu.
Bidexka aldapatsu eta belartsu batek, hurritzak, elorri zuriak eta pago txikiak dituen goiko aldera eramango gaitu. Zoruko hezetasunagatik zati malkartsuren bat duen jaitsierak, aldiz, Lexantzü-Zunharre (wikipedia) herri txikira hurbilduko gaitu. Ühaitza (wikipedia) ibaiaren ibar zabalean gaude berriro, baserri artean, eta Onizegaine (mintzoak.eus) auzotik igarota Atharratzera (youtube) iritsiko gara.
AGOSTI XAHO
Agosti Xaho Lagarde (wikipedia)(Atharratze (wikipedia) 1811- Baiona 1858) kazetari, idazle, hizkuntzalari eta politikaria izan zen. Haren pentsamoldea, euskal abertzaletasun ezkertiarraren lehen aurrekaritzat hartzen da. Erromantiko sutsua zen. Euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzaile izan zen, hala nola Aitorren (wikipedia) kondairarena.
1835ean, Hego Euskal Herria Lehen Karlistaldian sartua zela, Nafarroara bidaiatu zuen, eta han bildutako bizipenetatik Voyage en Navarre pendant l'insurrection des basques («Bidaia Nafarroara euskaldunen oldartzearen denboran») idatzi zuen, 1836an. Tomas Zumalakarregi jeneralarekin liluratuta zegoen, eta liburuko atal batean bera eta jeneral karlistaren arteko elkarrizketa baten berri ematen du, ziurrenik asmatua. Aldi batez karlismoaz interesatua egon bazen ere, handik euskaldunen errepublika etor zitekeelakoan, laster aspertu zen karlismoaren klerikalismo eta katolizismoarekin. Errepublikazale sutsua zen heinean gaitzetsi zituen gerra karlistetako bi alderdiak, biak monarkikoak.
Urte hartan bertan, Anton Abadiarekin batera, Études grammaticales sur la langue euskarienne idatzi zuen, eta «zazpi uskal-herrietako uskalduner» (zazpi euskal herrietako euskaldunei) eskaini zieten; eskaintza hura izan zen «Zazpiak Bat» (wikipedia) goiburuaren aurrekari. Bukatu gabe argitaratu zen lau hizkuntzako hiztegia ere idatzi zuen (euskara, frantsesa, gaztelania eta latina).
Gaur egun, Xahok, oraindik ere, «umezurtz» dirau. Karlista eta liberala izan zelako. Legitimista, orleanista eta errepublikarra. Euskaldun eta frantsesa. Zuberotar eta manexa. Nafar eta bizkaitarra. Laiko eta hargin beltza. Agosti ez da inorena eta guztiona da.
Xabier Zabaltza
Hona hemen irteera honetarako proposatutako trackaren esteka