BELAGUAKO ATERPETXEA-SANTA GRAZI
(2025-09-24an, asteazkena)
Angel Oloron (refugiobelagua) aterpetxetik atera eta NA-137 errepidea hartuko dugu Erraitze (wklcdn.com) lepora igotzeko. Han desbideratu eta, pistaz, Erraitzeko zelaietara (wklcdn.com) jaitsiko gara, bordak dituen artzaintza-gunera, baina segur aski ardiak haranetara jaitsita egongo dira.
Gure atzean utziko dugu Lakhura (fotos.mendiak.net) mendia, ezkerretara Erüso (blogger) tontorra eta eskuinetara Ütziagaña (berria).
Ehüjarreko arroilara (youtube) eramango gaituen bide aldera joko dugu jarraian; jaitsiera gogorra izango dugu, baina, aldi berean, ikusgarria. Irtenguneren (wklcdn.com) bat edo beste gainditu eta ur-jauziren (wklcdn.com) bat ere ikusiko dugu, Molerzeko (fotos.mendiak.net) haitzulo handiaren ondotik igaroz. Arroilaren barruan, bidezidorra sigi-saga doa pago, zumar eta iratze artean. Eta Ütziako (wklcdn.com) erreka jarraitzen ari garenez, behin baino gehiagotan gurutzatu beharko dugu.
Beheko aldean, parking batetik igaro eta IL/GR 10ari jarraituz Santa Grazira (youtube) iritsiko gara.
VERNAKO HAITZULOA
Santa Graziko kareharrizko mendien bihotzean, La Verna (wikipedia) izeneko leku geologiko aparta dago, mundu osoan ezaguna dena. La Verna aretoa lurpeko esparru naturala da, San Martingo Harriko lurrazpiko sistemaren barruan. Verna aretoa, gaur egun, bisita daitekeen munduko barrunbe handiena da (194 metroko altuera, 245 metroko zabalera eta 5 hektareako azalera du).
1953an aurkitu zuten eta 2010eko uztailaren 1ean ireki zen jendearentzat. Aretoaren barruan ibai bat dago, eta lurpeko ur-jauzi handi bat ere bai. 2008an, presa hidroelektriko bat jarri zen martxan.
EHÜJARREKO ARROILA (kazeta.eus)
Gida turistiko anitzetan markatua bada ere, ez du ondoan dituen Kakueta edo Holtzarteren osperik. Udako sasoi honetako egun beroenetakoan, dozena erdi lagun ikusi ditugu ibilbidean, baina neguan gerta daiteke bakar bat ere ez topatzea. Eta isila da, txorien kanturen batek edo haizeak etenik ez bada, deus entzuten ez diren uneak izaten ahal direlako. Ehüjarreko arroilan murgilduko gara, leku basati eta magiaz beterikoan.
Hona hemen irteera honetarako proposatutako trackaren esteka