AZANTZA-ZIZUR NAGUSIA
Iruñerrira iritsiko gara. Azantzatik (wikipedia) abiatu eta, pixkanaka gorantz eginez, antena txiki batzuetatik igaroko gara; segidan, Itxasordeko eremu megalitikotik pasatuko gara (zista eta trikuharria)(euskal-herria.org) eta Itxasordeko (mendiak.eus) gailurretik aurrera egingo dugu. Itxesordeko lepoan, orain arteko IL/GR 220a utzi eta Hiru Baselizen bidetik jarraituko dugu.
Pagadiaren erdian dagoen zutoin adierazle baten ondoan hasten da Etxauriko Haitzak (espacios naturales.navarra) mendiko azken igoera. Bidea goiko soilguneetara atera eta kareharrizko gailurrean dagoen Gurutze Santuaren (mendikat) ermitaraino heltzen da. Handik, egun argietan, panorama bikainaz gozatzeko aukera izaten da. Mendebaldean eta hego-mendebaldean, Jaizko (wikipedia) diapiroak bere irudi zirkularra erakusten du. Urrunago, Estellerria, Lokiz edota Kodes. Ipar-mendebaldean eta iparraldean, Andia mendilerroaren amaierak duen itxura sinklinala ikusten da. Ekialderantz, Iruñerria, inguruko mendiak eta, urrunean, Pirinioak. Sarbil (mendiak.eus) mendilerroko labarretan eskaladarako oso egokiak diren hormak eta ezproiak daude, eta, zehazki, historia bitxia duen Harginen Haitza (smithyrenbloga) edo Peña de los Canteros (mendikat) izenekoa.
Sarbil mendilerroko labarrak utzi, eta, mendilerroaren atzealdetik, ondo zehaztutako bidezidor batetik, 5 kilometrotan ibarrera jaitsiko gara; Ibero (wikipedia) herrira, hain zuzen ere, non, besteak beste, Nicolas Ollo eta Juan Martinez de Irujo jaio baitziren. Herrira sartzean, Arakil ibaia zeharkatuko dugu lehenbizi, eta, gero, herriaren irteeran, Arga ibaia, biak elkartzen diren gunetik oso gertu.
Iberotik, Isterria zubia gurutzatu eta 4,5 kilometroz desnibelik gabeko landa bideetatik ibili ondoren, Aratzuriko (wikipedia) ur araztegitik igaro eta, La Cruzeko begiratokia atzean utzita, gure gaurko helmugara iritsiko gara: Zizur Nagusira (wikipedia).
AZANTZA-ZIZUR NAGUSIA
Llegamos a la cuenca de Iruña. Partimos de Azantza para ganar altura suavemente pasando por unas pequeñas antenas; a continuación pasaremos por la zona megalítica de Itxasorde (zista y dolmen)(euskal-herria.org) y seguiremos por la cota de Itxesorde (mendiak.eus). En Itxesordeko lepoa dejaremos la GR 220 por la que venimos para seguir el sendero de Hiru Baseliza.
Un poste indicador en medio del hayedo marca el inicio del ascenso final a Etxauriko Haitzak (espaciosnaturales.navarra). El camino sale a los rasos superiores y conduce hasta la ermita de la Santa Cruz situada sobre la cima de roca caliza. Desde este lugar, en días claros, se disfruta de un magnífico panorama. Al oeste y suroeste, el diapiro de Salinas de Oro muestra su forma circular. Más lejos Tierra Estella, Lóquiz, Codés… Al noroeste y norte se aprecia la forma sinclinal de la terminación de la sierra de Andia. Hacia el este Pamplona, su Cuenca y montes circundantes hasta los lejanos Pirineos. En los cortes de la sierra de Sarbil se encuentran paredes y espolones muy aptos para la escalada y en concreto la Peña de los Canteros (mendikat) con una curiosa historia.
Dejamos el corte de la sierra de Sarbil y por la parte posterior de la sierra, por una senda definida, en 5 kilómetros descenderemos a la cuenca, concretamente a la población de Ibero (ayuntamientoolza), concejo donde nacieron Nicolás Ollo y Juan Martinez de Irujo. Al entrar en esta población cruzaremos el río Arakil, para posteriormente, a la salida del pueblo, cruzar el río Arga que confluyen muy cerca.
Desde Ibero, tras cruzar el puente Isterria, por caminos rurales y sin desnivel durante 4,5 kilómetros, llegaremos a la depuradora de aguas de Arazuri, y, tras pasar por el mirador de La Cruz alcanzaremos nuestra meta de hoy: Zizur Mayor (wikipedia).
AZANTZA- ZIZUR NAGUSIA
Gaurkoan Azantzako herri txikitik Zizur Nagusira ekingo diogu, Goñerritik (wikipedia) Iruñea aldera. Itxesordeko mendi gailurrera iritsiko gara; ez da oso mendi altua (1008m), baina bai polita. Aurrera eginaz Etxauriko haitzak ditugu, Nafarroako mendebaldeko mendi estimatuenetako bat, bai mendizale eta bai eskalatzaileen artean, bere Hegoaldeko eta Mendebaldeko amildegi ikusgarriak direla eta. Hegoaldean eskalatzaile askoren arreta erakarri duen kare-haitzezko horma luze bat dauka.
Pausoz pauso Soportilloko sakanetik Iberora, Arakil eta Arga ibaiak bat egiten duten herrira. Txikia izan arren aspaldikoa dugu, XV. mendeko San Pedro eliza zaharra lekuko. Iberokoa dugu Martinez de Irujo pilotari ospetsua, eta hain ezaguna ez den arren, bertako seme kuttuna izan zen Ramon Goikoetxea Orokieta (1873-1909) nafar kaputxinoa, batzuek Evangelista de Ibero deitua. Euskararen alde lan mardula egindakoa Lekarozko ikastetxean. Bitxia da berak egindako A mi vasco liburua, dotrina moduan idatzia, hau da, galdera eta erantzun zehatzen bitartez.
Azkenik Zizur Nagusira iritsiko gara. Zizur Nagusiak 5,6 kilometro koadroko azalera dauka eta Iruñetik 5 kilometrora dago. Zizur Nagusia gaur ezartzen den lurretan orain dela ehunka urtetako aztarnak topatu dira, baina adituek ez dakite noiztik bizi izan den jendea toki horretan. Zizur izena 1087. urteko dokumentu batean azaltzen da lehen aldiz. Hasieran, Zizur herrixka txiki bat zen, eliza xume baten inguruan eratua. Zizurtarrek Done Jakue bidea egitera etorritako Europa guztiko erromesak hartzen zituzten euren etxeetan. Zizur La Oliva monasterioaren eta noble familien menpekoa zen artean ere. Gaztelak Nafarroako Erresuma indarrez konkistatzean, izandako pribilegio eta ohiturak galdu zituen.
1970eko hamarkadan Zizur urbanizazioa eraikitzearekin hasi zen aldaketa, eta biztanleria asko hazi zen. Hazkunde demografikoak gaur egun ere bere horretan jarraitzen du.
Eraikin zahar asko ez dira geratzen, baina XIV. mendeko San Andres eliza gotikoaren erretaula bereziki polita iruditu zait. Erdi Aroan zehar, Donejakue bidea egiten zuten erromesen pelegrinazio gunea izan zen.
2006an, La Caixak eginiko txosten ekonomikoaren arabera, Zizur Nagusia espainiar estatuan per capita errentarik altuena duten herrietako bat da, eta batetik hamarrera doan eskalan 10 zenbakiarekin puntuatu zituen udalerriaren bizi-kalitatea, ekonomia eta zerbitzuen aniztasuna. Ea nork esan dezakeen hori!
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Azantza
Etxauriko haitzak