ANOTZ-AIZPUN
Andia mendilerroa atzean utzi eta Mortxe (euskalerriairratia) menditik igaroko gara. Autore batzuek Sarbil mendilerroaren zatitzat jotzen dute, beste batzuek Saldise mendilerrotzat. Geologikoki, Andia mendilerroaren jarraipena da.
Anotzetik (wikipedia) atera eta, laster, beste irteera batean igo izan genuen Garañoko gaztelua (wikipedia) ikusiko dugu; bide onetik, San Juan baselizatik igaroko gara eta, 3. kilometroaren inguruan, Beasoainera iritsiko gara lehenbizi eta Egillorrera geroxeago. Herriaren irteeran ur-araztegi handi bat eta San Kristobal (euskal-herria.org) baseliza (aurriak) ikusiko ditugu. Hemen hasiko gara Mortxe mendira igotzen, lehen-lehenik Santa Engrazia (euskal-herria.org) baselizatik igaroz. Igoeraren hasiera zementuzko pistatik egingo dugu eta gero bidezidorretik; lehenengo zatia basoan izango da, baina gero eremu irekiagoetan jarraituko dugu. Beti ere IL/GR 220aren arrastoei jarraituz (Iruñerriko itzuliarenak), 750 metroko desnibela gaindituko dugu 5 bat kilometrotan. Jaitsiera leunagoa da eta Larrolako trikuharritik, Azantzako haritzetik (euskal-herria.org) eta Azantza (wikipedia) herritik igaroko gara. Beherantz jarraituko dugu Aizpungo ur-jauzi (youtube) bitxirantz, eta handik Aizpun (wikipedia) herrira igoko gara.
ANOTZ - AIZPUN
Dejamos atrás la sierra de Andia para pasar por el monte Mortxe (youtube), que algunos autores la consideran parte de la sierra de Sarbil y otros la separan y la denominan como sierra de Saldise. Geológicamente es una continuación de la Sierra de Andia.
Salimos de Anotz (wikipedia) y pronto veremos el castillo de Garaño (google), que ya visitamos en otra salida; por buen camino, pasaremos por la ermita de San Juan (euskal-herria.org) para llegar a Beasoain (euskal-herria.org) en unos 3 kms y seguidamente a Egillor (wikipedia). A la salida del pueblo veremos una gran depuradora de aguas y la ermita de San Cristobal (euskal-herria.org)(ruinas) Aqui comenzamos la subida al monte Mortxe (mendiak.eus), primero pasando por la ermita de Santa Engracia (euskal-herria.org). El comienzo del ascenso lo haremos por pista cementada y luego por sendero, la primera parte por entorno boscoso y luego por zonas más abiertas. Siguiendo siempre las marcas de la GR 220 (senderos.nafarmendi)(Vuelta a la cuenca de Iruña), ascenderemos 750 ms positivos de desnivel en unos 5 Km. El descenso es más suave y pasaremos por el dolmen de Larrola (uskal-herria.org), por el roble de Azantza (euskal-herria.org) y por el pueblo de Azantza (wikipedia). Continuaremos bajando hacia la curiosa cascada de Aizpun (sierraurbasa), para seguidamente subir al pueblo de Aizpun (wikipedia).
ANOTZ – AIZPUN
Anotz Nafarroa Garaiko kontzejua da, OLLARAn udalerrikoa; 33 biztanle zituen 2020an, beraz, zaila izango dugu inor ikustea, baina bakarren bat balego seguru gure Tomasek agurtuko lukeela. Antzinako kronikek dioten bezala, Iruñerriko betiko hizkuntza euskara izan da. Izan ere, Al-Himiari kronikagile musulmanak X. mendean Iruñerrikoez idatzi zuen: "Gehienak euskaraz mintzatzen dira, eta, beraz, ez zaie ezer ulertzen". Gu haien arrastotik bidelagun goaz.
XVI. eta XVII. mendeetan gaztelania ulertzen ez zutenak bazeuden Ollaranen. Baina XIX. mendean euskara galtzen hasi zen, arin galtzen hasi ere. 1863an Iruñerriko herri guztietan hitz egiten zen euskaraz. 1904ko inkesta baten arabera, Ollarango Anotzen, Saldisen, Ollon, Ultzurrunen eta Senosiainen euskaraz mintzatzen zen. Ollaranen 1929an ere euskaldunak bazirela kontu jakina da; 1992ko abuztuan, hil egin zen Iruñerriko azken euskaldunzaharra.
San Kristobal ermita erdi eroria atzean utzi eta Saldisera joango gara, 10 biztanle dituen herrixkara. Mortxe (1123 m) mendia igaro eta XXI. mendean aurkitutako Illarradi tumuluak igaroko ditugu.
Ondoren, Azantza herritik pasatuko gara, Erdi Arotik ezaguna den herritik; interesgarriak dira Erdi Aroko etxeak eta eliza. Ezaguna da Azanza izena daraman patxaran ederra. Bukaerara iristen ari gara, Arteta ibaiaren sorburua ikus dezakegu eta gaur egun bertako ura Iruñera eramaten da. Artazulko arroila aproposa dugu ibai jaitsierak egiteko. Gaurkoan, Aizpun herri txikian emango diogu amaiera ibilaldiari.
OHARRA: Testu honetan azpimarraturik agertzen diren esteka guztiak wikipediakoak dira.
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Artazulgo ur-jauzia
Aizpun