CABREDO-SANTUTXOA (Zuñiga)
Toloñoko mendilerroa atzean utzi eta Kodeskoan (mendiak.eus) zehar ibiliko gara, Lokizkora joan aurretik. Cabredotik (wikipedia) irtengo gara, Ega ibaiaren iparraldean Marañon (wikipedia) eta Genevilla (wikipedia) herriekin batera Aguilar (wikipedia) ibarra osatzen duen herritik.
Etapa honetan, Kodesko mendilerroa mendebaldetik ekialdera zeharkatuko dugu, 7,6. kilometroan gailurrean antenak dituen mendilerroko tontorrik garaienetik, Joarretik (euskal-herria.org), igaroz. Eremu ireki eta errazetik jaitsiko gara La Llana lepora. La Plana (gailurreko argazkia) tontorra eskuinetara utziko dugu 9. kilometroan, eta, jarraian, San Kristobalgo (euskadi.eus) aztarna arkeologikoen ondotik igaroko gara (bitxikeria gisa esan dezagun San Kristobal hau Hernioko gailurreko orientazio-mahaian ageri dela, beste 87 mendien izenekin batera).
Bi muino txiki ere zeharkatuko ditugu, Peñarredonda (1.202 m) (atzealdean Costalera mendia)(gailurreko argazkia) eta Mataverde (1.183 m) (atzealdean Joar mendia)(gailurreko argazkia), segidan Nazarko (berria.eus) lepora iristeko. Garai batean, Arabako Santikurutze Kanpezutik Nafarroako lurretara joateko pasabidea zen hura, Kodesko Santutegitik (wikipedia) igaroz.
Mendi-lepo hartatik Costalera (euskal-herria.org) tontorra inguratuko dugu, kilometro pasatxoko tartean oso lur malkartsuan ibiliz (kontuan izan ordurako 11,5 km baino gehiago eginak izango ditugula eta pilatutako desnibela, berriz, 900 metrokoa izango dela. Iaz, bi mendizalek, 50’ behar izan zituzten kilometro bateko tarte hori egiteko). Bidea tontor malkartsutik 30 metro eskasera pasatzen da, baina Costalerako (mendiak.eus) postontzira igotzeko eskuak erabili behar dira zati txiki batean.
Costaleraren beheko aldetik, ezpel arteko bide estu batetik, Galleteko (euskal-herria.org) lepora hurbilduko gara, Nafarroako lurretan murgilduz, eta iparralderantz jarraituz, Lizarrako errepide aldera jaitsiko gara (Santutxora)(luberri.net).
CABREDO-SANTUTXOA (Zuñiga)
Dejamos atrás la sierra de Toloño para caminar por la sierra de Codés (wikipedia), antes de dirigirnos a la sierra de Lokiz. Saldremos de Cabredo (wikipedia), que junto a las poblaciones de Marañón (wikipedia) y Genevilla (wikipedia) se integran en el valle de Aguilar (wikipedia), al norte de la cuenca del río Ega.
En esta etapa recorreremos de oeste a este la sierra de Codés, pasando en el km. 7,6 por la cima de Joar (mendikat), la más alta de la sierra, con antenas. Descenderemos por terreno despejado y fácil de recorrer al collado de La Llana, dejando la cima de La Plana (foto Cima) a nuestra derecha y en el km. 9 pasaremos junto a los restos arqueológicos de San Cristóbal (euskadi.eus)(como curiosidad es este San Cristóbal el que figura en la mesa de Orientación de la cumbre de Hernio en la que aparecen otros 87 nombres).
También pasaremos por dos pequeñas lomas, Peñarredonda (1.202 m) (foto con Costalera al fondo)(foto Cima) y Mataverde (1.183 m) (foto con Joar al fondo)(foto Cima), para alcanzar el collado de Nazar (berria.eus), lugar de paso desde antaño entre la población alavesa de Santa Cruz de Campezo a tierras navarras pasando por el Santuario de Codés (torralbadelrio.com).
Desde dicho collado bordeamos la cima de Costalera (euskal-herria.org) por terreno muy abrupto durante poco más de un kilómetro (a tener en cuenta que ya llevaremos más de 11,5 km y 900 metros de desnivel acumulado. El año pasado, dos montañeros tardaron 50’ para recorrer ese tramo de un kilometro). El camino pasa a escasos 30 metros de la agreste cima, pero para llegar al buzón de Costalera (mendiak.eus) hay que hacer una pequeña trepada.
Desde la base de Costalera por una senda estrecha y con boj nos acercaremos al collado de Gallet (euskal-herria.org) pisando ya tierras navarras y siguiendo en dirección norte descenderemos hacia la carretera de Estella (Santutxo)(euskal-herria.org).
CABREDO-SANTUTXOA (Zuñiga)
CABREDO Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerria da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean dago kokatua. Nafarroako hiriburutik 82 kilometrora dago. 2023. urtean 75 biztanle zituen. Cabredo Ega ibaiaren haraneko goiko aldean kokatua dago. Cabredok Genevilla eta Arabako probintziarekin egiten du muga iparraldean, Aguilar Kodeskoarekin ekialdean eta hegoaldean, eta Arabarekin mendebaldean. Herriko jaiak iraileko hirugarren asteburuan ospatzen dira, Simeon eta Ursula santuen omenez.
PEÑA OTXANDA Kodesko mendilerroan dagoen mendiak, 916 metro ditu. Badirudi otxanda hitzaren jatorrian “otsoemea” dagoela.
JOAR (mendikat) Araba eta Nafarroa artean dagoen mendia. 1.414 metrorekin Kodesko mendilerroan dagoen punturik altuena da.
KODESKO AMA BIRJINAREN SANTUTEGIA Nafarroa Garaiko Torralba del Rio udalerriaren barruan dago. Kodesko mendilerroari tenplu handi honek ematen dio izena. 814 metrora dago. XII. mendeko Andre Mariaren irudi bat dago barruan. Frantzes armadak Independentziako Gerran arpilatua, Napoleonen soldaduek kuartel gisa erabili zuten.
COSTALERA (mendikat) Nafarroako hego mendebaleko muturrean dago, Arabako mugatik hurbil. 1.234 metro ditu.
ARQUIJAZKO ERMITA XIII. mendearen hasieran eraikitako ermita da.
ZUÑIGA (wikipedia) edo EZTUÑIGA Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerria da. 2023. Urtean 89 biztanle zituen. Herri txikia izan arren, 2008ko erroldaren arabera, proportzioan etorkin gehien zituen Nafarroako Foru Erkideko herria zen. Zuñigak Jurramendiko mankomunitatea osatzen du, Mues, Sorlada, Lana eta Piedramillera udalerriekin batera. Montxo Armendariz zine zuzendariak 1982an Tasio filma egin zuen. Bertako semea zen Anastasio Otxoaren bizitzan oinarritu zen. Zuñigako harresiak alde zaharra inguratzen duten antzinako harresien aztarnak dira. 1985eko ekainean kultura ondasun izendatuak izan ziren. Andre Mariaren eliza XVI. mendean eraikitako eliza gotiko berantiarra da. Elizaren barruan Ama Birjinaren XVI. mendeko irudi bat dago.
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Cabredo
Costalera (mendikat)