ERMITABARRI-IBARRA (ZEBERIO)-OLLARGAN (BILBO)
Euskal Herriko Zazpi Hiriburuak lotzen dituen ibilbidea amaitzeko azken etapa dugu.
Oraingoan, Zeberioko beste auzo batetik irtengo gara, Ermitabarri-Ibarratik (geuria.eus), Paduako San Antoniori (luberri) eskainitako ermitatik; gero, aurreko etapan egin genuen ibilbidearen kontrako noranzkoan, Andra Mari ermitatik (google) gertu igaro eta Irumugarrietara (wklcdn.com) igoko gara.
Mandoia mendilerroko (mendiak.eus) adar batera igo gara eta pinudi-bideetatik jarraituko dugu, borda baten ondoan dagoen Makatzagako tontorrerantz (mendikat). Jaitsiera labur baten ondoren, San Segismundo (ermitasdevizcaya) baselizaren ingurura iritsiko gara. Zaratamok eta Zeberiok erdi bana duten ermita dugu, udal-barruti bakoitzaren pean baitago teilatuaren alde bakoitza. Inguruan zelai ederra dago eta aisialdiko gune hartan Bilboko Burdin Hesiko bunker bat.
Orain zoru belartsuko aldapa txiki baina tente bat izango dugu eguneko punturik garaienera, Artandara (550 m)(mendiak.eus), igotzeko; bertan (wklcdn.com) postontzia, erpin geodesikoa eta orientazio-mahaia aurkituko ditugu. Arratiako eta Nerbioiko haranak (wikipedia) izango ditugu gure oinetan.
Handik eroso jaitsiko gara Nerbioi ibaiaren ertzera, Arrigorriagan (wikipedia) sartu eta herria hegoaldetik iparraldera zeharkatzeko. Bertatik, aldapa pikoan gora eginez, aspaldikoa dugun Finagako San Martinen (basauri.eus) baselizara igo behar da, eta, ondoren, Abrisketako Done Petri baselizara. Aurrerago, Burdin Aroko Malmasingo gotorlekutik (euskadi.eus) igaro behar da (Euskal Mendizale Federazioaren ehun mendien katalogoan dagoen gailurra)(mendiak.eus).
Ollargango parkera (arrigorriaga.eus) jaitsi eta Abusu auzotik (bilbao.eus) Bilbo (barcelo.com) zapaltzea besterik ez zaigu geratuko Euskal Herri (sites.google.com) osoan zehar egin dugun zeharkaldiari amaiera emateko.
SAN SEGISMUNDO
San Segismundo santuaren festa ospatzen da izen bereko baseliza honetan uztailaren erdialdera. Erromeria eta festa alaia egiten da oraindik, Zeberio eta Zaratamo (wikipedia) herriak jaiaren antolaketaz arduratzen baitira txandaka.
San Segismundo Burgundiako (euskadi.eus) errege izan zen 516tik hil zuten arte (524). Hainbat gudutan inplikatua egonik, putzu batera botata hil arazi zuten eta Elizak kanonizatu egin zuen.
Hura hil eta laster, Segismundo botatako putzuan eta ingurukoetan seinale miragarriak izan ziren eta hango urak sukarra sendatzeko ospea lortu zuen. Samako edo lepoko gaitzen zaindaria omen da.
ABRISKETAKO SAN PEDRO
Abrisketako San Pedro (euskadi.eus)(edo Done Petri) izeneko ermita Arrigorriagan dago, Abrisketa auzoan. Bertan, ekainaren 29aren ondorengo igandean, San Pedroren omenezko erromeria ospatzen dute. Ikerketa batzuen arabera, Bizkaiko eliza kristau zaharrenetako bat izango litzateke, agian VII. mendeko elementuekin.
1994ko urriaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasun modura.